Euskonews-en zure iritzien berri izan nahi dugu. Bidal itzazu!
Euskonews aldizkarian parte hartu nahi al duzu?
Arbaso Elkarteak Eusko Ikaskuntzari 2005eko Artetsu sarietako bat eman dio Euskonewseko Artisautza atalarengatik
On line komunikabide onenari Buber Saria 2003. Euskonews y Media
Astekari elektronikoari Merezimenduzko Saria
Egilea: Koldo Saratxaga
Argitaletxea: Elkar
Orrialde kopurua: 228
ISBN: 978-84-9783-542-8
Ezaugarriak: Enpresaren kontzeptua aldatuz doa eta
aldatuz jarraituko du, eta horrenbestez, horren barruan sortzen diren giza
harremanak ere aldatuz joan beharko dute ezinbestean. Koldo Saratxagak Harreman
estilo berri bat proposatzen digu; ez da nekatzen esateaz enpresak pertsonetan
oinarrituz antolatu behar direla, haien sormenean, haien parte hartzean eta
inplikazioan funtsatuz, hori delako enpresak organizatzeko modurik eraginkorrena.
Koldok bere esperientzietan oinarrituz, Irizar-ekoa kasu, hitz egiten du;
arrakastan oinarritutako sendotasuna dute bere argudioek.
Garai bateko egitura piramidal zaharkituek ez dutela balio erakusten digu,
enpresa eta lana kontzeptu hierarkiko baten arabera antolatzen direnean, pertsonek
bere gaitasunak galtzen baitituzte; ez dira sortzaile, ez dute lanarekiko,
proiektuekiko, erantzunkizunak bere gain hartzen, ez bada nagusien eta goitik
behera izendatutako arduradunen aginduak betetzeko. Horren aurrean, Koldok
proposatzen du enpresaren egiturak pertsona guztien inplikazioa behar duela,
pertsonak direlako proiektuak aurrera ateratzen dituztenak. Eta enpresak proiektu
direla funtsean esaten digu. Harreman-estilo berri bat duten enpresak nola
egituratu behar diren ere pausoz pauso adierazten digu, beti ere ideiak, sormena,
inplikazioa direla garrantzitsuenak azpimarratuz.