Anjel Irigarai 1899ko martxoaren 1ean jaio zen

Fuente: Lur Hiztegi Entziklopedikoa

Anjel Irigarai

Anjel Irigarai.

(Bera, 1899 - Donostia, 1983), aurrekoaren semea. Medikuntza-ikasketak egin eta Iruñean mediku-lanetan aritu zen. Garaiko hainbat aldizkaritan argitaratu zituen bere lanak euskaraz zein gaztelaniaz. Mitxelena eta Arrurekin batera Egan aldizkariaren zuzendaritzan parte hartu zuen (1953). Euskalerriko ipuiñak (1957) eta Literatur eskuararen inguruan (1959) lanak idatzi zituen; gaztelaniaz ere idatzi zuen. Nafarroan euskara jasaten ari zen atzerakadaz eta euskararen batasunaz arduratuta, ikerketa sakonak egin zituen. Eusko Ikaskuntzako kide eta 1942az geroztik euskaltzain osoa izan zen.

Laguntzaileak
Gipuzkoako Foru AldundiaEusko Jaurlaritza
Eusko IkaskuntzaAsmozEuskomedia