Gernika: Euskal kulturari buruzko web-ataria

Lotutako artikuluak

Banatu

  • del.icio.us
  • zabaldu
  • aupatu
  • meneame
  • digg

Artikulua interesgarria iruditu bazaizu, lagun iezaiguzu berau ezagutzera ematen

Zure iritzia / Su opinión

Parte har ezazu

Sariak

  • Artetsu Saria 2005

    Arbaso Elkarteak Eusko Ikaskuntzari 2005eko Artetsu sarietako bat eman dio Euskonewseko Artisautza atalarengatik

  • Buber Saria 2003

    On line komunikabide onenari Buber Saria 2003. Euskonews y Media

  • Argia Saria 1999

    Astekari elektronikoari Merezimenduzko Saria

Urrezko Abakoa Juanito Sarasolari

Otsailaren 15ean Urrezko Abako emateko ekitaldia ospatu genuen Shanghaiko Euskal Etxean, Juanito Sarasolari eman zitzaion oraingoan Urrezko Abakoa.

Juanito Sarasola

Juanito Sarasola.
Argazkia: Estibalitz Gete.

Juanito Sarasola 2002an iritsi zen Txinara, Ningbo herrira, Orkli enpresarekin lan egitera. Garai horietan ez zen euskal etxerik Txinako lurraldean eta Txinan zehar banaturik zeuden euskaldunak biltzen hastea erabaki zuten euskal etxe bat sortzeko asmotan. Shanghaiko Euskal Etxea Txinako euskal etxe bakarra da eta 2005eko urte hasieran zabaldu zituen ateak, gehienbat Txinan lan arrazoiak direla-eta lanean ari diren euskaldunak eta euren familiak batzeko.

Gaur egungo Shanghaiko Euskal Etxearen fundatzaileetako bat da beraz, gure Juanito. Horregatik eta euskal kultura zein euskal etxea mundura ezagutzera egin duen lanagatik erabaki zen berari ematea Urrezkoa Abakoa.

Saria Mikel Usandizagak aurkeztu zuen, Juanitoren Orkliko lankidea eta aurtengo Euskal Etxeko Batzarraren kideetako bat. Juanito Sarasolak, saria jaso baina lehen hitz batzuk esan nahi izan zituen eskerrak emateko hara hurbildu ziren guztiei eta saria jasotzeak berarentzako suposatzen zuen ohoreagatik.

Ondoren agurra dantzatu zitzaion, egungo euskal etxeko lehendakariaren eskutik bertatik, Estibalitz Gete.

Agurra dantzatu eta gero, euskal etxeko lehendakariak eta lehendakari ohiak Urrezko Abakoa eman zioten.

Saria eman ostean, Amets Arzallus bertsolariak espresuki Juanitori idatzitako 3 bertso kantatu zitzaizkion ekitaldira bertaratu ziren guztien eskutik.

Ekitaldia amaitzeko, hamaiketako jateari ekin zitzaion. Hamaiketakoa euskalduna izan zen, patata tortilla, kroketak, arkume txuletilak, entsaladilla rusa, eta gazta dastatzeko aukera egon zen besteak beste.

Ekitaldira 30 bat lagun hurbildu ziren, euskaldunak eta euskal etxeko bazkideak batik bat.

Sarasola ohoratzeko erabakia joan den abenduan eginiko batzarrean hartu zuen elkarte euskal-txinatarrak.

Estibalitz Gete, Shangaiko Euskal Etxea.

Eusko IkaskuntzaAsmozEusko Media