Euskonews-en zure iritzien berri izan nahi dugu. Bidal itzazu!
Euskonews aldizkarian parte hartu nahi al duzu?
Arbaso Elkarteak Eusko Ikaskuntzari 2005eko Artetsu sarietako bat eman dio Euskonewseko Artisautza atalarengatik
On line komunikabide onenari Buber Saria 2003. Euskonews y Media
Astekari elektronikoari Merezimenduzko Saria
Egilea: Joxerra Garzia
Argitaletxea: Alberdania
Orrialde kopurua: 408
ISBN: 978-84-9868-009-6
Ezaugarriak: Gaur egun ez dago lanbiderik, noiz
edo noiz jendaurrean hitz egitera behartzen ez gaituenik. Lanetik kanpo ere,
asko eta askotarikoak dira egokitzen zaizkigun komunikazio egoerak: dela prentsaurreko
bat eman behar dugula, edo eskualdeko aldizkarirako artikulu bat idatzi, edo
gurasoen batzarra gidatu, edo lagun baten ezkontzan hitz batzuk esan...
Komunikazio egoera horietako edozeini aurre egiteko prozedura jakin bat proposatzen
dizut hemen: zer egin behar duzun eta zer ez, nondik hasi eta nola jarraitu,
nola antolatu, zeri arreta eman eta zeri ez... Aurren-aurrena, testu egoki-indartsuak
sortzeko moduak lantzen dira liburuan; gero, ahotsari eta gorputzari dagozkion
alderdiak. Den-dena, ordea, prozedura bakar baten ikuspegitik.
Komunikazioaren oinarrizko mapa halako bat izan nahi luke liburu honek. Alde
horretatik, uste dut ondo etorriko zaizula komunikazioaren lurraldean zeure
kaxa egin beharko duzun amaigabeko bidean orientazioa gal ez dezazun.
Ez ditu beraz formula magikorik eskaintzen. Lana latz egitea, horixe da komunikazioan
trebatzeko formula bakarra. Zorionez, ordea, komunikazio kontuetan ezin bereizizkoak
dira lana eta plazerra. Komunikazioaz gozatzea da komunikazioa lantzeko modu
bakarra. Komunikazioaz gozatzeko, aldiz, komunikazioa landu beste biderik
ez dago.