Juan Antonio Irazusta Munoa 1952. urtean hil zen Perun, martxoaren 9an

Juan Antonio Irazusta Munoa

Juan Antonio Irazusta Munoa.

«Jon Andoni». Gipuzkoar idazle eta politikaria (Tolosa, 1884 - Lima, 1952). Deustuan eta Madrilen egin zituen zuzenbide ikasketak. 1932. urtean sortu zuen, beste batzuekin batera, Antzerti aldizkaria. 1933 eta 1936. urteetan EAJ alderdiko diputatu hautatu zuten Gipuzkoan. Gerra Zibilaren ondoren, Frantziara jo zuen lehenik eta Panamara gero, eta handik Perura. 1951an, hil baino sei hilabete lehenago, apaiz egin zen eta ondoren misio lanetan ibili zen Peruko zenbait lurraldetan. Joañixio (1946) eta Bizia garratza da (1950) eleberriak eman zituen argitara Buenos Airesen. Martinez Sierraren Madrigal obra euskaratu zuen Losintxa izenburua jarrita. Gerra ondoko euskal eleberrigilerik garrantzitsuenetakoa da.

Eusko IkaskuntzaAsmozEusko Media