Euskonews-en zure iritzien berri izan nahi dugu. Bidal itzazu!
Euskonews aldizkarian parte hartu nahi al duzu?
Arbaso Elkarteak Eusko Ikaskuntzari 2005eko Artetsu sarietako bat eman dio Euskonewseko Artisautza atalarengatik
On line komunikabide onenari Buber Saria 2003. Euskonews y Media
Astekari elektronikoari Merezimenduzko Saria
Unibertsitatea Europako Goi Mailako Hezkuntzaren Esparrura (EGHE) egokitzeak aldaketa handiak dakarzkigu denoi. 2009an Deustuko Unibertsitatean matrikulatzen den ikaslearentzat, horrek esan nahi du lizentziatura, diplomatura edo ingeniaritza tekniko bat ikasi beharrean gradu bat egingo duela lau urtetan. Hau da, sistema berrian hasiko ditu ikasketak, Europara egokitutako titulazioekin.
Graduko prestakuntza arrakastaz burutzeko, ikasleak 240 ECTS beharko ditu. Kreditu horiek irakasgai mota hauetan banatuko dira:
ECTS kredituek (European Credit Transfer System) ikaslearen lan denbora neurtzen dute. Ez da erraza ikasle baten lan zama kalkulatu, neurtu, balioetsi eta zenbatzea baina, gorago esan dugunez, Deustun badira urte batzuk antz-antzeko metodoa erabiltzen dela, hortaz, eredu berria ezaguna da unibertsitate honetan.
Gradua = 4 ikasturte = 240 ECTS |
1 ECTS = 25 lan-ordu |
60 ECTS (ikasturte bat) = 40 aste = 1.500 ordu |
Aste bat = 37,5 lan-ordu |
Gradua egindakoan, ikasleek graduondoko edo doktoregoko ikasketak egin ditzakete. Hauen helburua da prestakuntza aurreratuagoa jasotzea, dela espezializatua dela diziplina anitzekoa, arlo akademikoan edo profesionalean espezializatzeko edo ikerketan hasteko.
Gaitasunak dira sistema berriaren ardatza. Horrek esan nahi du ez dela nahikoa ikasle batek ezaguera tekniko eta espezifiko multzo bat menperatzea. Aurrerantzean, ikasleak egokitasunez eta eraginkortasunez lan egiteko gai izango dela bermatuko duten gaitasunak ere lortu beharko ditu. Nolanahi ere, edukiak beharrezkoak eta ezinbestekoak izango dira, noski, baina izaera praktiko eta aplikagarria edukiko dute.
Nor da gai?
Bizitzan, dela lanean dela ikasketetan, suertatzen zaizkion egoerei estrategia egokiak erabiliz aurre egiten diena eta, hortaz, egoera horiek arrakastaz ebazteko bermea duena.
Deustuko graduetako gaitasun orokorrak
Zelan lortu gaitasunak
Mugikortasunaren arloan ere, ikasturte berriak aldaketa nabarmenak dakartza. Hemendik aurrera, Deustuko titulua aintzat hartuko da Europan eta, hala, ikasleek sarbide zuzena izango dute Europako unibertsitateetan graduondoko ikasketak egiteko edo nazioarteko lan merkatuan sartzeko.
Oztoporik gabe batetik bestera mugitu ahal izatea da, azken finean, Europa
osorako goi mailako hezkuntzaren esparru bateratua sortzearen xede nagusia.
Helburu horrekin sortu da Tituluaren Europar Gehigarria, sistema berriak dakarren
berrikuntzetako bat. Nazioarteko balioa duen agiri bat da eta bertan modu
bateratuan jasotzen da unibertsitarioaren garapen akademikoa: egindako ikasketak,
lortutako gaitasunak, emaitzak... Pasaporte edo nortasun agiri moduko bat
da Europan erraz ibiltzeko.
Argazkia: gadgetdude.
http://www.flickr.com/photos/gadgetdude/804190044/
Graduak
Hemendik aurrera, Europako Goi Mailako Hezkuntzaren Esparruan ezarri den bezala, Deustun ikasitako titulazioa gradua izango da. Hortaz, diplomaturak, lizentziaturak, ingeniaritzak eta ingeniaritza teknikoak desagertu egingo dira. Gauza bera gertatuko da 2010etik aurrera unibertsitate guztietan.
Gradu bikoitzak
Deustuko Unibertsitateak gradu bikoitzak eskaintzen dizkie motibazio altua duten ikasleei. Deustuko esperientzia aitzindari hau, berreskuratu egingo da Europako unibertsitaterik onenekin batera. Prestakuntza zabala da, tituludunaren enplegagarritasuna areagotzen duena eta lehiatzeko abantaila handia ematen diona, bi jakintza arlotako berariazko gaitasunak garatzeko modua ematen diolako.
Titulu propioak
Titulu propioak, Deustun bakarrik ematen direnak. Tradizio handia dute Zuzenbideko Ekonomia Espezialitateak eta Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzako bi aukerek: Berrikuntzak eta Zuzendarien Aurrerabideak.
Ohorezko gradua
Ikaslerik bikainenentzako aipamen berezi bat da. Ez bakarrik espedientean batez besteko nota on-ona edukitzea, baita ikasleak aparteko lana egitea Unibertsitatean egon den urteetan. Hau da, irakasgairen batzuk ingelesez edo beste hizkuntzaren batean egin izana, atzerrian egon izana, gradu amaierako lanak eskakizun handiei erantzutea, zenbait txosten egin izana, etab. Azken finean, ahalegina balioestea eta saritzea da kontua.
Graduko ikasketak egiaztatze procesuan daude.