Euskonews-en zure iritzien berri izan nahi dugu. Bidal itzazu!
Euskonews aldizkarian parte hartu nahi al duzu?
Arbaso Elkarteak Eusko Ikaskuntzari 2005eko Artetsu sarietako bat eman dio Euskonewseko Artisautza atalarengatik
On line komunikabide onenari Buber Saria 2003. Euskonews y Media
Astekari elektronikoari Merezimenduzko Saria
Bilbao Arte ekoizpen artistikorako zentro bat da eta Bilboko Udal Gorenaren Kultur Sailari lotuta dago. Sortzaile gazteen eskura jartzen ditu beharrezko bitarteko eta azpiegitura euren egitasmo artistikoak garatzeko: lagapen-guneak, grabatu eta serigrafia tailerrak, irudi digitala, eskultura, argazkigintza, filmaziorako platoa, dokumentazio zentroa eta proiektu-gelak. 1998an sortu zenetik, ondoko programa eta ekintzen garapenean zentratu da:
Bilbao Arteren helburu behinena, sortzaile gazteen profesionalizazioa erraztea da, maila tekniko altuak lortuz, eta, era berean, artearen praktikarako beharrezko azpiegitura modernoak komunitate artistikoaren eskura jartzen ditu.
Beraz, Zentroak baldintza egokiak eskaintzen ditu artista gazteek euren sorkuntza lanak garatu ahal izateko egungo arte-jarduerak beharrezko dituen bitarteko guztiekin, hots, arte sorkuntzarako gune bat.
Azpiegiturei dagokiela, Bilbao Artek 3.500 bat m2 erabilgarri dauka, lau solairutan banatuta, zamaketarako kaia eta gainera:
Bilbao Arte Fundazioaren programazioan mota askotako ikastaro, mintegi, hitzaldi eta erakusketa agertzen dira. Hauetan, estatuko zein nazioarteko komunitate artistikoko ordezkari garrantzitsu batzuek hartu dute parte, hala nola, Manolo Valdes, Peter Jones, Guillermo Perez Villalta, Miquel Navarro, Gil Shachar, Markus Lupertz, Clemente Padin, Bruce McLean, eta abar.
Halaber, zentroak azpiegiturak mailegatu ere egiten ditu jarduera artistiko desberdinak egiteko, hala nola, performanceak, musika kontzertuak, instalazioak... Hauen xedea da, euren egitasmoak garatzeko azpiegitura eta bitartekorik ez dauzkan artista gazteen sorkuntza lanak bultzatzea.
Bestaldetik, Bilbao Artek beste zenbait erakunderekin kolaboratzen du Hirian burutzen diren mota guztietako ekintza kulturalak antolatzen, eta arteaholkularitza ematen dio Bilboko Udalari eta beste zenbait erakunde publiko zein pribaturi, era askotako proiektu artistikoen garapen eta kudeaketarako.
2009
2008
ARTISTAS
RESIDENTES
AMAIA
LEKERIKABEASKOA
ERIK
OLOFSEN
“T-shArt.
FASHION SHOW”
KARIN
DOLK
INK
01
“PERCEPCIÓN
(S)TENCIBLE”
2007
“LÍBRATE
DE ELLO”
CARLOS
IRIJALBA
ALEXANDRA
BERLINGER y WOLFGANG FIEL
MIGUEL
ÁNGEL MADRIGAL
“SIGNOS
DEL ARTE VASCO ACTUAL”
2006
JONE
GONZÁLEZ
IRATXE
JAIO eta K. VAN GORKUM
PURIFICACIÓN
GARCÍA 2005
Bilbao Arte, arte garaikidearen zentroa, Urazurrutia eskola oihetan kokatu da, izen bereko kalean, Bilbo Zaharra auzoan.
Metro: L1, Alde Zaharra.
Autobus-linea 56a da, La Peña - Jesusen Bihotza.
Ordutegia:
Erdigunetik: Astelehenetik Ostiralera, 9:00etatik 21:00era.
Erakusketa aretotik: Asteartetik ostiralera bitartean, 11:00etatik 14:00etara
eta 17:00etatik 20:00etara.
Larunbata: 11:00etatik 14:00etara.