Zure iritzia / Su opinión

Parte har ezazu

Sariak

  • Artetsu Saria 2005

    Arbaso Elkarteak Eusko Ikaskuntzari 2005eko Artetsu sarietako bat eman dio Euskonewseko Artisautza atalarengatik

  • Buber Saria 2003

    On line komunikabide onenari Buber Saria 2003. Euskonews y Media

  • Argia Saria 1999

    Astekari elektronikoari Merezimenduzko Saria

Teoria makroekonomikoa III irakasgaia
ariketa ebatziak

Egileak: Cruz A. Echevarría, Amaia Iza, Sara de la Rica, Amagoia Sagasta
Argitaletxea: UPV/EHU
Orrialde kopurua: 106
ISBN: 978-84-9860-212-8

Ezaugarriak: “Teoria makroekonomikoa III irakasgaia: ariketa ebatziak” liburuak Teoria Makroekonomikoa III-ko ikasleek, Euskal Herriko Unibertsitateko Ekonomi eta Enpresa Zientzien Fakultateko laugarren mailakoek, irakasgaiaren azterketen deialdi ezberdinetan erantzun behar izan dituzten galdera eta ariketak biltzen ditu.

“Teoria makroekonomikoa III irakasgaia: ariketa ebatziak” liburua irakasgaian erabiltzen etorri garen testu-liburu eta oinarrizko erreferentzien irakaskuntzari laguntza material bezala planteatzen da: Análisis Macroeconómico I, Bigarren Argitalpena, A. Novales eta C. Sebastián, Marcial Pons Argitaletxea, eta Análisis Macroeconómico II, Alfonso Novales eta Carlos Sebastián, Marcial Pons Argitaletxea.

“Teoria makroekonomikoa III irakasgaia: ariketa ebatziak” liburuak 3 motatako kuestioak aurkezten ditu (bere ebazpenarekin): I) aukera anitzeko kontzeptuzko galderak, II) ariketa numerikoak, eta III) garapen laburreko kontzeptuzko galderak.

“Teoria makroekonomikoa III irakasgaia: ariketa ebatziak” liburua, UPV/EHU-ko Eleaniztasun Planarekin bat eginez, argitalpen
hirueleduna da: gaztelania, euskara eta ingelesa.

Eusko IkaskuntzaAsmozEusko Media