Zure iritzia / Su opinión

Parte har ezazu

Sariak

  • Artetsu Saria 2005

    Arbaso Elkarteak Eusko Ikaskuntzari 2005eko Artetsu sarietako bat eman dio Euskonewseko Artisautza atalarengatik

  • Buber Saria 2003

    On line komunikabide onenari Buber Saria 2003. Euskonews y Media

  • Argia Saria 1999

    Astekari elektronikoari Merezimenduzko Saria

Oinordetza Zuzenbidea

Egilea: Mikel M. Karrera Egialde
Argitaletxea: UPV/EHU
Orrialde kopurua: 388
ISBN: 978-84-9860-106-0

Ezaugarriak: Liburu honek Oinordetza Zuzenbidearen oinarriak modu ulergarri batean azaltzea du lehenengo helburu. Horrez gain, oinarrizko kontzeptu horiek lantzeko eta menderatzeko ariketak proposatzen dira. Metodo aldetik, ikaslearen trebakuntza eta auto-ikaskuntza du ardatz; beraz, Europako kreditu sistema berriak dakarren ikaskuntza metodo berrira egokitzen den materiala eskaintzen da. Material didaktiko hau, Oinordetza Zuzenbidea landu nahi duen edonorentzat baliagarri bada ere, zuzenbideko ikasketak egiten ari den ikaslearengan pentsatuz sortua da. Edonola ere, Oinordetza Zuzenbideari buruzko oinarrizko ezagutza eskuratu nahi duen edonorentzat ere probetxugarri izan daiteke.

Oinordetza Zuzenbidean lantzen diren gaiak honako ataletan banantzen dira: oinordetza-erlazioari buruzko teoria orokorra; borondatezko oinordetza; nahitaezko oinordetza; legezko edo testamentu gabeko oinordetza; kontratuzko oinordetza; eta oinordetza bereziak. Egiturari dagokionez, material hau ohiko eskuliburuez arrunt aldentzen da. Ikasgai bakoitzean, aztertu behar diren legeen zerrenda azaldu eta, gero, oinarrizko kontzeptuen azalpena ematen da. Horiek guztiak modu ulergarri eta xumean, adibideen laguntzaz, irakurleak haiei buruz aurretik ezer jakingo ez balu bezala jokatuz, izan ere ulertzen ez dena ez baita ikasten. Ondoren, gomendatutako irakurketa atala dator, irakurketa osagarriak proposatuz, gaia hobeto ezagutzeko eta oinarrizko azalpenetan bazterrean utzitako xehetasun askoren berri izateko. Zati teorikoaren atzetik ariketak datoz: batetik, oinarrizko kontzeptuei buruz lortutako ulermen maila neurtzeko eta, bestetik, teoria gaindituz, errealitatean gertatu diren edo gerta daitezkeen kasuak nola tratatu ikasteko aukera zabaltzen da.

Eusko IkaskuntzaAsmozEusko Media