Egilea

Argazkiak:

Lotutako artikuluak

Banatu

  • del.icio.us
  • zabaldu
  • aupatu
  • meneame
  • digg

Artikulua interesgarria iruditu bazaizu, lagun iezaiguzu berau ezagutzera ematen

Zure iritzia / Su opinión

Parte har ezazu

Sariak

  • Artetsu Saria 2005

    Arbaso Elkarteak Eusko Ikaskuntzari 2005eko Artetsu sarietako bat eman dio Euskonewseko Artisautza atalarengatik

  • Buber Saria 2003

    On line komunikabide onenari Buber Saria 2003. Euskonews y Media

  • Argia Saria 1999

    Astekari elektronikoari Merezimenduzko Saria

Euskal Herritik zehar: Gerezi garaia

Gorria, distiratsua eta zaporetsua, gereziak kolorez janzten ditu Nafarroako zelaiak. Zuhaitzak gerezien pisupean okertu egiten dira, nekazariak bilaketa garaia noiz hasiko den zain daudela. Maiatza aurrera doa eta zuhaitzak pixkanaka fruitu gorriez gabetzen doaz.

“Gereziak Milagrokoak dira”, diote Erriberan. Milagro da, bai, gerezi gehien ematen dituen Nafarroako herria, bataz beste udaberriro 400.000 kiloko ekoizpenarekin. Oparotasuna, baina baita kalitatea ere, horiek baitira gerezia herri nafar honen ikur bihurtu duten faktoreak. Hala izanik, urtero, orain dela hamar bat urte hasi zirenetik, Milagroko bizilagunek omenaldi berezia eskaintzen diote.

Gereziaren festa, Itxassou (Lapurdi)

Gereziaren festa, Itxassou (Lapurdi).
Argazkia: Antxon Aguirre Sorondo. 3digitala.

Kirola, festa eta kultura

Gerezia Milagroko enbaxadorerik hoberena bihurtu da eta, horregatik, egun batzuk barru merezitako gorazarrea jasoko du. Datorren ekainaren 21ean, bizilagun eta bisitariek herriko kaleak hartuko dituzte, Milagroko gerezien zapore bizi eta gozoaz gozatzeko. Gereziaren X. Ferian izango da, Erriberako herriaren jai egutegian ez ezik Nafarroakoan ere ohorezko lekua duen festan alegia.

Ekitaldiak larunbatean hasiko dira. Kirol frogak (petanka txapelketak edo kros herrikoia), ikuskizun ezberdinak eta ekintza gastronomikoak ospatuko dira. Igandean, feriaren egun nagusian, jarduera ugari antolatu dira. “Gerezi postreen VII. Txapelketak” egunari hasiera emango dio. Dastapenak egingo dira eta, herrian zehar, hiru azoka antolatuko dira: bata elikadurari buruzkoa, bestea artisautza eta produktu tradizionalei eskainita eta, hirugarrena, ekoizleek gereziak saldu ahal izateko. Eguneko unerik garrantzitsuenetakoa, gereziaren urrezko entseinen entrega izango da. Aurten, osasunaren mundua aintzat hartuko da. Arratsaldeko jota jaialdiak feriari amaiera emango dio.

Argazkia: Koro Muro. 3digitala

Argazkia: Koro Muro. 3digitala.

Udaberriko fruitua

Zuhaitzetik zuzenean, marmelada bezala edo gure “gâteau basque” postrean ezkutatuta, horren zapore eta egiturak beti liluratzen gaituzte. Ederra kanpotik eta zaporetsua barrutik, gerezia da Euskal Herriko zenbait herrietan ekainean ospatzen diren festetako protagonista. Itsasu, Barakaldo, eta noski, Milagron, urtero fruitu gorriez gozatzen dute.

Orain biluzik dauden gereziondoek datorren udaberrira arte itxaron beharko dute, lore zuri ederrak gerezi gorri gozoetan bilakatzeko. Eta nola ez, guk ere itxaron beharko dugu, naturak bere martxa jarrai dezan. Bitartean, disfrutatu dezagun 3digitalan topatuko ditugun jai horri buruzko argazkiekin!

Eusko IkaskuntzaAsmozEusko Media