Lotutako artikuluak

Banatu

  • del.icio.us
  • zabaldu
  • aupatu
  • meneame
  • digg

Artikulua interesgarria iruditu bazaizu, lagun iezaiguzu berau ezagutzera ematen

Zure iritzia / Su opinión

Parte har ezazu

Sariak

  • Artetsu Saria 2005

    Arbaso Elkarteak Eusko Ikaskuntzari 2005eko Artetsu sarietako bat eman dio Euskonewseko Artisautza atalarengatik

  • Buber Saria 2003

    On line komunikabide onenari Buber Saria 2003. Euskonews y Media

  • Argia Saria 1999

    Astekari elektronikoari Merezimenduzko Saria

Euskal kulturaren transmisioa diasporan XXI. mende hasieran

2009ko martxoaren 1eko hauteskundeen ostean panorama berri baten aurrean aurkitzen gara Euskal Autonomi Erkidegoan. Lehen aldiz dugu Lehendakari sozialista bat, Patxi Lopez, eta gobernua ere alderdi horren esku geratu da legegintzaldi berri honetarako.

Egoera berriak kezka sortu du kanpoko euskaldunen artean, hobeto esateko, euskal etxeen inguruan antolatuta bizi diren euskaldunen artean, ez baitakite nola ikusten dituzten sozialistek diasporara begira orain arte eraman diren politikak, modu bakarra ezagutu dute urte guzti hauetan. Hala ere, azkarregi da jakiteko nondik nora joango diren kanpoko eta barruko euskaldunen arteko harreman instituzionalak.

Hala ere, zantzu batzuk izan ditzakegu gauzen nondik norakoa antzematen joateko.

Garrantzia du, adibidez, Patxi Lopez Lehendakariak bere kargu-hartze diskurtsoan kanpoko euskaldunen inguruan egin zuela kanpo harremanei dagokien erreferentzia bakarra, eta integrazioaren gaiaz ari zela egin ere:

...Hoy ya no se entiende qué es ser vasco sin las personas emigrantes, como hace años no se entendía sin los inmigrantes interiores de España, o sin las colectividades vascas en el exterior, porque, lo queramos o no, el “ser vasco” no se contiene en una fórmula química, o en una definición étnica o en un grupo sanguíneo...

Euskal diasporaren gaur egungo egoeraren gaia orain urtebete landu nuen, eta konturatzen naiz egoera berri honen aurrean iaz baino ere aktualitate handiagokoa izan daitekeela orain gaia. Hori dela eta, ezagutzera ematea erabaki dut, Euskal Kulturaren Transmisioaren inguruan Mondragon Unibertsitateko HUHEZI fakultatean egin nuen gradu ondorako lan hura.

Lanaren egituraz zenbait zertzelada ematearren, hara zer esango nukeen:

Lanaren hasieran, euskalduntasunaz eta diasporaz gogoeta egin ondoren, bidegurutzean ikusten dut antolatutako kanpoko euskaldunen mugimendua: arrisku eta aukeren aurrean, inoiz ez bezala.

Bigarren zatian indarrean egon diren eta dirauten programen inguruan egiten dut gogoeta, eta euskal diasporak politikoki azken urteetan izan duen oihartzunaz.

Ondoren, saretzen joan diren egitura eta joan etorriko zubiak ditut aipagai, Euskadiren Ordezkaritza sareetatik hasi eta jaio berria den Etxepare Instituturaino.

Azken urteetan Eusko Jaurlaritzak izugarrizko ahalegina egin du euskal diasporako historia biltzeko: Andrés de Irujo saria, Urazandi bilduma (oraingoz 24 aletan, euskal komunitate inportanteenen historia biltzen duena), Migrazioen museoa egiteko egitasmoa, eta atzerrian argitaratutako aldizkari eta material ugariren digitalizazioak dira horren lekuko.

Azkenik, IKT-ak eta interneteko plataformak dira aukeraz betetako aro berri honetako perlak, eta horiei ere egin diet tartea nire ikerlanean, euskal etxeen etorkizunaz hausnarketa egin aurretik.

Lana amaitzeko orain arte azken urteetan Kultura Sailburu izan den Miren Azkarateri egin nion elkarrizketarekin amaitzen dut, politikarien ikuspuntua ere kontuan izateko. Eta hor uzten dut kontua.

“Eta hemendik aurrera zer?” Datozen asteetatik edo hilabeteetatik aurrera ikusiko dugu nondik nora doazen gauzak, aldaketa handirik dagoen ala ez euskal gizatalde eta etxeekiko harremanetan, baina momentuz dakigunagatik badirudi ezetz, gobernu guztien interesekoa dela diaspora zaintzea eta kanpoan bizi diren herritarrekin harremana izan eta elkar laguntzea, denok baitugu loturaren bat kanpoko euskaldunekin.

Irakurleen iritziak:

comments powered by Disqus
Eusko IkaskuntzaAsmozEusko Media