Euskonews-en zure iritzien berri izan nahi dugu. Bidal itzazu!
Euskonews aldizkarian parte hartu nahi al duzu?
Arbaso Elkarteak Eusko Ikaskuntzari 2005eko Artetsu sarietako bat eman dio Euskonewseko Artisautza atalarengatik
On line komunikabide onenari Buber Saria 2003. Euskonews y Media
Astekari elektronikoari Merezimenduzko Saria
Egilea: Joseba Azkarraga
Argitaletxea: Alberdania
Orrialde kopurua: 280
ISBN: 978-84-9868-062-1
Ezaugarriak: Azkarragak XXI. mende hasierako bizitzari
erretratuak atera dizkio liburu honetan. Gizartean gertatzen ari diren aldaketei
usnan ari zaigu. Ikuspegi zabala eskaintzen digu, hainbat baitira begipean
hartu dituen gizarte arloak: krisi ekologikoa; depresioa eta bere kausa sozialak;
euskal subiranismoa; gay kultura; Mendebaldearen garapen eredua; ego indibidualaren
inflazioa; euskal gatazka; maitasuna eta gaurko harreman afektiboak; gorputzari
diogun lilura; emakumeen mendekotasuna; pobrezia; korporazio globalak; espainiartasuna;
familia eta umeen hazkuntza; identitate kontsumistak; krisi energetikoa; edo
patologia psikiko berriak.
Zooma orain zabalduz orain estutuz, gizarte-analisiaren zorroztasuna eguneroko
bizitzarekin txirikordatu du, anekdota eta pasadizo esanguratsuekin, kolorez
zipriztinduz erretratu bakoitza.
Jon Sarasuak hitzaurrean dioen legez, “psikologiaren bariazioekin jotzen
du doinu soziologikoa”. Gehienetan tonu kritikoa darabil, eta pistak
eskaini nahi ditu bizi gaituen mundua ulertzeko, astintzeko, baita eraldatzeko
ere.