Banatu

  • del.icio.us
  • zabaldu
  • aupatu
  • meneame
  • digg

Artikulua interesgarria iruditu bazaizu, lagun iezaiguzu berau ezagutzera ematen

Zure iritzia / Su opinión

Parte har ezazu

Sariak

  • Artetsu Saria 2005

    Arbaso Elkarteak Eusko Ikaskuntzari 2005eko Artetsu sarietako bat eman dio Euskonewseko Artisautza atalarengatik

  • Buber Saria 2003

    On line komunikabide onenari Buber Saria 2003. Euskonews y Media

  • Argia Saria 1999

    Astekari elektronikoari Merezimenduzko Saria

Euskal Herritik zehar: Antzuolako Mairuaren Alardea

Gutxi dira arma-ikustaldiak eta alardeak antzezten jarraitzen duten herriak. Udal milizietan oinarritutako Euskal Herriko antolamendu militar hura, herri batzuetan besterik ez da gogora ekartzen, hala nola Hondarribian, Irunen, Tolosan, Elorrion edo Antzuolan. Azken hori izango da datorren uztailaren 18an “Mairuaren Alardea” ospatuko duen herria, zaindariaren jaien barnean alegia.

X. menderaino atzera jo behar dugu, ospakizun honen jatorria aurkitzeko. 920ko uztailaren 26an antzuolarrek Abd al-Rahman III.aren kontrako borrokaldia irabazi zuten, Baldejunkera Nafarroako haranean. Garaipen haren omenez ospatzen da urtero Antzuolan arma-alarde berezi eta ikusgarri hau.

Mairuaren Alardea. Antzuola, 1985

Mairuaren Alardea. Antzuola, 1985. Antxon Aguirre Sorondo. 3digitala.

Arma-alardea

Arratsaldeko seiak iristear daude eta herriko kaleak jendez betetzen doaz. Herritar eta bisitariek txoko hoberenen bila dabiltza arma-desfilea ikusi ahal izateko. Seiak dira eta jarraigoa herriko plazatik abiatzen da. Taldearen buruan danborrariak eta txistulariak kokatu dira. Musikarien atzetik Kapitaina doa zaldi gainean eta, jarraian, Abd al-Rahman III.a asto baten gainean kateatuta. Gastadore eta eskopetariek taldea ixten dute. Ibilbidean zehar jarritako bozgorailuetatik irteten den ahotsak gertaera historikoaren inguruko xehetasunak kontatzen ditu. Kontalariaren ahotsa, ikusleen begirada eta aparteko musika. 1761 urtean idatzitako partitura interpretatzen dute. “Marcha de Fusileros para Pífanos y Tambores de Espinosa. Música de Ordenanza de Carlos III” izenaz ezaguna den pieza alegia.

Mairuaren Alardea. Antzuola, 1985

Mairuaren Alardea. Antzuola, 1985. Antxon Aguirre Sorondo. 3digitala.

Mairuaren damutasuna

Arma ikustaldia bukatu eta jarraigoa herriko plazara itzultzen da. Une horretan armadaren Kapitainak antzuolarrek Baldejunkerako kanpainan lortutako guztia oroitarazten duen diskurtsoa eskaintzen du. Hitzaldi horren bitartean, bertso batzuk entzun daitezke. Jose Maria Iparraguirre urretxuarrak 1878 urtean idatzitako bertsoak dira eta abesbatzak kantatzen ditu. Abestiak eta Kapitainaren ahotsa ixiltzen doaz. Abd al-Rahman III.ak bere damutasuna adierazi behar du. Mairuen buruzagia belaunikatu egin da eta, lurrean muin egin ondoren, Antzuolako herriari betirako leialtasuna agintzen dio. Ondoren plazatik alde egiten du, poza eta alaitasunari lekua utziz. Kanoi eta eskopeten salbek ekitaldi honi amaiera ematen diote, plaza osoa bere soinuarekin astinduz.

Beste urte batez tradizioa bete egin da. Beste urte batez Antzuolako herriak bere historiaren zati txiki bat gogorarazi egin du. Ahaztezinak diren une horiek, bai Antzuolakoak eta bai beste herrietakoak ere, 3digitala irudi bankuan topatu eta gozatu ahal izango ditugu.

Irakurleen iritziak:

comments powered by Disqus
Eusko IkaskuntzaAsmozEusko Media