Zure iritzia / Su opinión

Parte har ezazu

Sariak

  • Artetsu Saria 2005

    Arbaso Elkarteak Eusko Ikaskuntzari 2005eko Artetsu sarietako bat eman dio Euskonewseko Artisautza atalarengatik

  • Buber Saria 2003

    On line komunikabide onenari Buber Saria 2003. Euskonews y Media

  • Argia Saria 1999

    Astekari elektronikoari Merezimenduzko Saria

Hezkuntzaren Historia Euskal Herrian. Historia de la Educación en el País Vasco

Egilea: Joseba Intxausti [et al.]
Argitaletxea: Eusko Ikaskuntza
Orrialde kopurua: 438
ISBN: 978-84-8419-177-3

Ezaugarriak: Ikastariaren ale berri honetan 2007an Hezkuntzaren Historia Euskal Herrian izenarekin egin ziren jardunaldietako lan-bilduma aurkezten diogu irakurleari. Lanok ikuspegi historikotik heltzen diote Euskal Herri osoko hezkuntzaren esparru ezberdinetan jorratu diren esperientziei, eta besteak beste horrelako gaiak dituzte hizpide: alfabetatze prozesua, euskal curriculuma, hizkuntza eskubideak eta hizkuntzaren egoera, hezkuntza politikak eta oroimen historikoa. Hasteko, jardunaldi horietan izan ziren bi hizlari gonbidatuen hitzaldiak jasotzen dira; ondoren, parte hartu zuten beste adituek aurkeztu zituzten komunikazioak biltzen dira; eta azkenik, Gregorio Arrieni eskainitako hitzak. Jardunaldietan aurkeztu ziren komunikazioez gain beste hezkuntzaren ikuspegi historikoarekin bat egiten duen beste lan bat ere aurkezten da, kasu honetan, Nafarroarekin lotuta.

Informazio gehiago

Eusko IkaskuntzaAsmozEusko Media