Jaime Kerexeta idazlea 1918ko uztailaren 31an jaio zen Elorrion

Jaime Kerexeta

Jaime Kerexeta.

Euskal idazle bizkaitarra (Elorrio, 1918). Eliz ikasketak egin zituen. Musikarako dohain bereziak zituen eta Bilboko kontserbatorioko irakaslea izan zen (1945). Burgos, Sevilla eta Pontevedran ibili ondoren, Urkiolako santutegira bidali zuten; han erlijio-liburuak idatzi eta itzultzeari ekin zion. Idazle oparoa izan da; bere lanen artean bizkaierara moldaturiko Biblia (1976) eta bost liburukitan idatzitako Diccionario onomástico y heráldico vasco daude. Euskaltzain urgazlea eta 1991n EIZIEko ohorezko kide egin zuten. 1998an hil zen.

Eusko IkaskuntzaAsmozEusko Media