Zure iritzia / Su opinión

Parte har ezazu

Sariak

  • Artetsu Saria 2005

    Arbaso Elkarteak Eusko Ikaskuntzari 2005eko Artetsu sarietako bat eman dio Euskonewseko Artisautza atalarengatik

  • Buber Saria 2003

    On line komunikabide onenari Buber Saria 2003. Euskonews y Media

  • Argia Saria 1999

    Astekari elektronikoari Merezimenduzko Saria

Zerbitzu finkoko irratikomunikazio-sistemak
Telekomunikazio-Ingeniaritza

Egileak: Juan Antonio Romo Argota, Aloña Otaegi Aizpeolea
Argitaletxea: UPV/EHU
Orrialde kopurua: 238
ISBN: 978-84-9860-131-2

Ezaugarriak: Irratikomunikazio-sareen ustiapenak eta sare horien bidez eskain daitezkeen zerbitzuen ustiapenak garrantzi handia dute gaur egungo gizartean; izan ere, bistakoa da irratikomunikazio zerbitzuen eskaria gero eta handiagoa dela, bai erabiltzaile partikularren partetik, bai enpresen partetik. Eskari horiei guztiei aurre egiteko, telekomunikazio-enpresa ustiatzaileek puntako teknologiaz baliatu behar izan dute, eta, horri esker, oso denbora gutxian lorpen handiak egin dira, igorpen-bandaren zabaleran, Interneteko protokoloan, eta sare finkoen eta sare mugikorren garapenean.

Horiek horrela, irratikomunikazio sareen eta zerbitzuen enpresa ustiatzaileak eta hornitzaileak sortu eta bi hamarkada baino gutxiagoko epean, ahozko telefonia eskaintzetik mota askotako edukiak eskaintzera igaro dira zerbitzu finkoko irratikomunikazio-sistemak. Kaleko erabiltzailea bereganatzeko lehia bizian, sareen azpiegiturak eta zerbitzuen eskaintzak etengabe hobetzera behartuta daude operadoreak.

Telekomunikazioen garai iraultzaile hauetan, etorkizun hurbilak dakarrena dakarrela, zerbitzu finkoko irratikomunikazioen oinarrizko kontzeptuak argitzeko liburua da esku artean duzun hau.

Eusko IkaskuntzaAsmozEusko Media