Euskonews-en zure iritzien berri izan nahi dugu. Bidal itzazu!
Euskonews aldizkarian parte hartu nahi al duzu?
Arbaso Elkarteak Eusko Ikaskuntzari 2005eko Artetsu sarietako bat eman dio Euskonewseko Artisautza atalarengatik
On line komunikabide onenari Buber Saria 2003. Euskonews y Media
Astekari elektronikoari Merezimenduzko Saria
Egileak: Hainbat
Sarrera: Juantxo Egaña
Argitaratzailea: Kutxa
Mota: Argazki bilduma
Ezaugarriak: Antzina, bidaiari ilustratuek, beren
testuen bidez, bisitatzen zituzten lekuen ikuspegi berezia eskaintzen ziguten.
Askotan, testu horiekin batera, grabatuak edo in situ egindako marrazkiak
erakusten zituzten.
Argazkigintzarekin, 1840. urtetik aurrera, bidaiari horietako batzuk dagerrotipoa
erabiltzen hasi ziren beren bidaiak dokumentatzeko.
XIX. mendearen bigarren erdialdetik aurrera, Euskal Herrian argazkilari europar
ugari izan ziren. Gehien bisitatzen zituzten lekuak Donostia, Pasaia, Hondarribia,
Donibane Lohizune eta Biarritz ziren, beste herri askoren artean.
Hartutako argazki batzuk posta-txartel gisa editatu ziren, handik zenbait
urtetara, garai hartako aldizkari ilustratuetan; beste batzuk jatorrira itzuli
ziren argazkilariekin batera; eta, zenbait kasutan, bildumagileek eta museoek
eskuratu zituzten.
Argazkilari eta Bidaiariak / Euskal Herria. 1854-1925 erakusketak
garai hartako hogei bat argazkilari europar profesional eta amateurrek osatutako
lan fotografikoa biltzen du. Paisaien eta erretratuen bidez gure lurraldearen
XIX. mendearen bigarren erdialdeko eta XX. mendearen hasierako ikuspegi askotan
erromantikoa eskaintzen digute.