1894ko irailaren 28an jaio zen Urnietan Gregorio Beorlegui Macazaga antzezlea

Antzerki eta zinema antzezle euskalduna (Urnieta, 1894-Donostia, 1959). Pepe Artola ospetsuaren hutsunea bete zuen, hark antzerkia utzi zuenean.1915etik 1936ra arte, emanaldi ugari eskaini zuen Donostiako antzokietan. Donostiako Orfeoiaren antzerki zuzendaria izan zen (zarzuelak eta komediak); Centro Católico elkartean, Eusko alderdi jeltzalearen Eusko Etxean eta Poxpoliña izeneko taldean ere aritu zen. Azken urteetan, 1936ko gerra zela medio, euskal antzerkia deuseztatu ondoren, hainbat filmetan hartu zuen parte Beorleguik.

Heraclio Alfaro

Gregorio Beorlegui Inés de Castro filmean.

Eusko IkaskuntzaAsmozEusko Media