Euskonews-en zure iritzien berri izan nahi dugu. Bidal itzazu!
Euskonews aldizkarian parte hartu nahi al duzu?
Arbaso Elkarteak Eusko Ikaskuntzari 2005eko Artetsu sarietako bat eman dio Euskonewseko Artisautza atalarengatik
On line komunikabide onenari Buber Saria 2003. Euskonews y Media
Astekari elektronikoari Merezimenduzko Saria
Egileak: Esti Amorrortu, Ane Ortega, Itziar Idiazabal
eta Andoni Barreña
Argitaratzailea: Eusko Jaurlaritza
Orrialde kopurua: 327
ISBN: 978-84-457-2945-8
Ezaugarriak: Txosten honetan euskararekiko jarrera
eta aurreiritziak aztertzen dira. Gizarte eleanitzean gaudela kontuan hartuz
eta jarrera linguistikoen gaia fenomeno oso konplexua dela jakinik, batez
ere arrakastaz euskaldundu ez diren euskal herritarren jarrerak dira aztergai
direnak.
Euskararen normalizazioari begira esku-hartze eraginkorra izan dadin, eragin
nahi den taldea nolakoa den, eta bereziki gizartearen hizkuntza-egoera nola
bizi duen jakin behar da aurretiaz. Badaude zantzuak pentsarazten dutenak
euskararen inguruan garatu diren aurreiritzi eta jarrera oker edo kontrajarriek
oztopatzen dutela talde batzuen euskarara hurbiltzea. Horregatik lan honen
helburua zera da: batez ere arrakastaz euskaldundu ez diren euskal herritarren
jarrerak zeintzuk diren eta elebitasunerako mesedegarri eta oztopatzaile diren
aurreiritziak arakatzea, batetik, eta jarrerotan zein faktore sozialek eragiten
duten antzematea, bestetik. Zehazki, zera jakin nahi da: zein giza talde egon
daitezkeen prest euskarara hurbiltzeko eta zer egiteko prest dauden.
Amarauna ikerketa-taldea aspalditik ari da hizkuntza eta gizartearen arteko
harremanez ikerketa sakonak egiten. Jadanik 1997an UNESCO Etxeak eta Eusko
Jaurlaritzak diruz lagundutako Munduko Hizkuntzei buruzko txostena egiteari
ekin zion, lau helburu nagusirekin (Martí eta beste 2005): munduko
hizkuntzen hiztunei harrotasuna, autoestimua eta prestigioa emateko, beren
ondare linguistikoa babesten jarrai dezaten; beste komunitate batzuetan emaitza
onak izan dituzten esku-hartze, sentsibilizazio eta sustapen-ereduak eskaintzeko;
hizkuntzen gaineko mehatxuak salatzeko eta haien kinka larriaz ohartarazteko;
eta hizkuntzen homogeneizatze prozesua geratzeko eta alderantzizko joera har
zezan ardura eta ahalmena dutenek egitasmo horretan ardura har zezaten. Lan
hartan, munduko hizkuntza-ondasunari begira, bai norberaren bai besteen hizkuntzekiko
jarrerek hiztunen portaeran zer-nolako garrantzia duten argi azaldu zen, baita
saihestu beharreko jarrerak eta aurreiritziak zeintzuk ziren ere.