Euskonews-en zure iritzien berri izan nahi dugu. Bidal itzazu!
Euskonews aldizkarian parte hartu nahi al duzu?
Arbaso Elkarteak Eusko Ikaskuntzari 2005eko Artetsu sarietako bat eman dio Euskonewseko Artisautza atalarengatik
On line komunikabide onenari Buber Saria 2003. Euskonews y Media
Astekari elektronikoari Merezimenduzko Saria
Egilea: Josemari Velez de Mendizabal
Argitaletxea: Michelena artes gráficas
Orrialde kopurua: 77
ISBN: 978-84-6134-897-8
Ezaugarriak: 1949an Arrasatek 8.300 biztanle zeuzkan,
eta jaiotze-indizea 1.000 biztanleko 19’2-koa zen. “Beraz,
gu ez gara baby boom-eko produktuak” adierazten du Velez de Mendizabalek.
Heriotza-tasa, berriz, milako 9’5-ekoa.
Horrek erakusten du biztanle kopurua naturalki hazten ari zela, eta inmigrazioak
tendentzia hori nabarmenagoa egin zuen. Pertsonaren batez besteko bizitza-itxaropena
60 urte ingurukoa zen, kontuan hartu behar delako umeen heriotza-tasa milako
38-koa zela.
Tuberkulosiak min ugari eragiten zuen arrasatearren artean, eta 1946an “Servicio
Antituberculoso Industrial de Mondragón” jarri zen martxan.
“Egoera sanitarioa larria zen”, azaltzen du Velez de
Mendizabalek: Zerbitzu horretan 4.300 esplorazio egiten ziren urteko, eta
antzeman zuten 80 lagun tuberkulosiak jota zeudela.
Baina baziren itxaropenerako datuak ere: Elikadurari esker, umeak gero eta
sendoagoak eta altuagoak ziren.
Ekonomiari dagokionez, langile normalaren batez besteko soldata 1.500 pezetakoa
zen hileroko. Etxebizitza batek 45.000 pezetako kostua zeukan. Baina arazo
nagusietako bat, salneurria baino, etxebizitza falta zen.
Adibidez, 1948an ezkondu ziren 51 bikoteetatik 7-k baino ez zeukaten etxebizitza
propioa. Beste guztiek familiaren etxean jarraitu behar zuten. “Horrek
etxeetan pilaketak eragiten zituen, eta ondorioz osasun-arazoak ere”.
Haurdun zeuden emakumeek merkeago zeukaten hainbat elikagai. Adibidez, patata
kilo bakoitza 1’35 pezetatan.
Edonola ere, Unión Cerrajerako langile gehienek salatzen zuten eurek
eta euren familiek ez zeukatela behar adina elikagai, duintasunez bizi ahal
izateko. “Soldatak oso eskasak ziren”.
1949an, gainera, lehortearen ondorioz-edo, UCEM-ek argindarraren prezioa igo
zien arrasatearrei. Horniduran etenak ere izan ziren, eta ondorioz beste enpresa
batzuek produkzioa eten behar izan zuten.
Denboraren poderioz, baina, egoera ekonomikoa hobetu zen, Estatu espainiarreko
autarkiako mugen barruan.
Arrasaten industria zen pisu handien zeukan sektorea: Arrasateko langile guztien
%77-k industrian egiten zuen lan, %16-k zerbitzuetan eta %7-k baserrian.
Etxebizitza faltaren arazoa konpontzeko, Grupo San Juan eraiki zen. Udalak
ezarri zuen lurzoruaren prezioa: 32 pezeta metro koadroko. Etxebizitza bakoitzak
45.000 pezetako kostua zeukan, baina ondorengo hiru urteetan, 82.000 pezetara
igo zen. Protesta gisa, Arrasateko 32 “ex-combatientes”
eta “ex-cautivos” talde batek karta bat idatzi zioten
Francori.
Politika gordinari dagokionean, bi alkate jarri ziren 1949 urtean: Isidoro
Echevarría eta Santiago Bastida. Aurrekontua 1.250.000 pezetakoa izan
zen, hau da, gaur egungoa baino 5.000 aldiz txikiagoa.
Iruzur kasu bat azaleratu zen udaletxean, zehazki, Udalak ardoari jarritako
tasarekin zerikusia zeukana. Horregatik Udalak berak zaintza talde bat eratu
zuen.
Bandoak korneta hotsarekin hasten ziren. Bandoei derrigorrez egin behar zitzaien
kasu, bestela zigorrak aplikatzen ziren.
1948-ko urrian Domingo Arzamendi alkatea, “arrazoi ezezagunengatik”,
kargutik kendu zuten. Bere ordez Isidoro Echevarría jarri zuten, baina
handik gutxira, Santiago Bastida alkate izendatu zuten. Bastidak Arzamendiren
figura goraipatu zuen, kargua hartu eta berehala. Gehitu zuenez, Arzamendi
kargutik kendu zuten “jukutrien” eta “engainuen”
bitartez. Kritika horrek ez zion ondoriorik ekarri.
Franco abuztuan etorri zen, ohorezko alkate izendatu zuten eta Monterron Jauregian
egon zen. Bere ondoan Carrero Blanco eduki zuen, beste ministro batzuekin
batera. Juventudes Falangistas deitutakoak ere etorri ziren urte hartan.
Testuinguru horretan, Arrasateko Udalak “joko politiko argia egiten
zuen”: Garai hartan Gasteizkoa zen Euskal Autonomia Erkidegoko
elizbarruti bakarra. Eta Udalak hori goraipatu zuen. Baina handik hilabete
batzutara bi elizbarruti gehiago sortu ziren,... eta Arrasateko Udalak hori
ere goraipatu zuen.
1949an Cine Gurea estreinatu zen, 700 ikus-entzulerentzako tokiarekin. Eraikin
hura, EAJ-PNV-k kontrolatutako trinketea izan zen aurretik, eta alderdi jeltzalea
“atraco” bezala definitu zuen erabilera aldaketa.
Zinearekin jarraituz, adierazi behar da “gogorra” izan
zela zine mututik ahozko zinera igarotzea. Fraideek zentsura aplikatzen zuten,
gainera.
Julian Sagasta Erromako Santa Maria Nagusiko organo jolea izendatu zuten 1947an,
eta emanaldi ugari eman zituen. Baita Madinabeitia biolinjoleak eta Arrasateko
Musika Bandak ere.
Kiroletara igaroz, orduko egunkariek futbol taldeari eta pilotari leku berezia
egiten zieten. Bolinaga, Zurdo de Mondragon, Arriaran,... eta beste
pilotarien garaia zen.
Igeriketak zaletu asko zeuzkan, eta Gipuzkoako Txapelketa urte hartan Arrasaten
jokatu zen, “etxetik urrun” jokatu zen, orduko Donostiako
egunkarien hitzetan. 1949an ere Laso kirol-argazkilaria zendu zen, eta “bihotz
onekoa izanda, herriak omenaldi hunkigarria egin zion”.
Informazio
gehiago