Euskonews-en zure iritzien berri izan nahi dugu. Bidal itzazu!
Euskonews aldizkarian parte hartu nahi al duzu?
Arbaso Elkarteak Eusko Ikaskuntzari 2005eko Artetsu sarietako bat eman dio Euskonewseko Artisautza atalarengatik
On line komunikabide onenari Buber Saria 2003. Euskonews y Media
Astekari elektronikoari Merezimenduzko Saria
Egileak: Jon Kortazar, Iratxe Retolaza
Argitaletxea: UPV/EHU, 2009
Orrialde kopurua: 162
ISBN: 978-84-9860-270-8
Ezaugarriak: Egungo Euskal Literaturaren Historia
nagusia egiteko asmoaren hirugarren pausoa da aurkezten dugun egungo euskal
nobela eta zinema, komunikazio sistema biren arteko elkarrizketari eskainiriko
begirada.
Hiru arlo ditu liburuak eta lehendabizikoan literatura zinemara itzultzeko
ahaleginen azterketa teorikoa eskaintzen da, moldakuntza zinematografikoaren
bideak, moldeak eta arazoak aztertu eta hizkuntza literarioaren eta zinematografikoaren
artean sortzen diren desberdintasunen eta antzekotasunen berri eman nahi delarik
bertan.
Bigarrenean, zinemara itzulitzako euskal nobelen historia eta azterketa jartzen
zaio irakurleari begi aurrean. 1985. urtean grabaturiko 100 metro, Zergatik
panpox, eta Hamaseigarrenean aidanez gogoangarrietatik hasi, eta gaur arte
egin diren moldakuntza guztiak hartu dira kontutan: 110. Streeteko geltokiaren
itzulpena den menos que cero, oso gutxi ikusi den Zeru horiek nobelan oinarrituriko
filma eta, azkenik, urteotako Obaba, Kutsidazu bidea, ixabel eta un poco de
chocolate (Harkaitz Canok idatzia) filmen irakurketa eskaintzen da.
Bukatzeko, nobelaren eta gidoiaren artean sortzen diren fenomenoen berri ematen
du liburuak.