Euskonews-en zure iritzien berri izan nahi dugu. Bidal itzazu!
Euskonews aldizkarian parte hartu nahi al duzu?
Arbaso Elkarteak Eusko Ikaskuntzari 2005eko Artetsu sarietako bat eman dio Euskonewseko Artisautza atalarengatik
On line komunikabide onenari Buber Saria 2003. Euskonews y Media
Astekari elektronikoari Merezimenduzko Saria
Egilea: Jaume Casabó i Gispert
Argitaletxea: UPV/EHU
Orrialde kopurua: 404
ISBN: 978-84-9860-264-7
Ezaugarriak: Kimikako, Zientzietako eta unibertsitate
Politeknikoetako Fakultateetako lehenengo zikloko ikasleen testuliburu izateko
helburua du lan honek. irakurleak ikusi ahal izango du liburua hiru atal nagusitan
banatuta dagoela. Hiru atal horietan, atomoaren, molekulen eta kristal-solidoen
egiturari buruzko gaiak lantzen dira. Hala, lotura kimikoari buruzko ikuspegi
zabal bat eman nahi dugu, molekula diskretuen esparruan nahiz hiru dimentsioko
solido hedatuen esparruan.
Liburuaren lehen kapituluan, mekanika kuantikoaren kontzeptu oinarrizkoenak
eta ezinbestekoak lantzen dira. Halabeharrez, tratamenduak azalekoa eta deskribatzailea
izan behar du, frogapen handietan eta arlo matematikoan gehiegi sartu gabe.
irakurlea, hurrengo kapituluak irakurtzen dituenean, eroso sentitzea beste
helbururik ez du kapitulu horrek.
Atomoen egitura aztertzeko atala egungo mekanika kuantikoaren ikuspuntutik
lantzen da, eta alde batera uzten dira eredu zaharragoak, hala nola Bohrrena,
Bohr-Sommerfeldena, atomoaren eredu bek toriala eta abar. Horrek ez du esan
nahi eredu kuantiko-klasikoak baliagarriak ez direnik; are gehiago, horietako
batzuk ezinbestekoak izan dira —kristal-eremuaren eredua, esate baterako—
teoria eta eredu aurreratuagoak garatzeko.
Molekuletako loturak aztertzeko, lehenik eta behin, zehazki azaltzen dira
Lewisen egiturak eta Lewis-Guillespie-nyholmen eredu erdienpirikoak. Ohiko
testuliburuetan Lewisen egiturek oso leku gutxi betetzen duten arren, gure
ustez baliagarria da ikasleak horiek menderatzea, eta horri esker izango du
lotura molekularrari buruzko oinarrizko ezaguera.
Ondoren, lotura molekularra aztertzen da orbital molekularren teoriaren bidez.
teoria horrek emaitza on ugari eman ditu, eta oraindik ere ematen ditu.
Halabeharrez, gaia lantzeko moduak eta garapenak kualitatiboak eta oinarrizkoak
izan behar dute. atal hori bukatzeko, Hoffmanen molekula zatien metodo ahaltsua
azaletik deskribatzen da.
Kimikak gehienetan bereizten dituen lau solido motak bereizita egituratu da
kristal-solidoetako loturaren gaia: metalak, solido ionikoak, solido kobalenteak
eta molekularrak. Kategoria horietako bakoitzean eredu eraginkorrenak aipatzen
dira (esferen, poliedroen... paketatzeak), haien egiturak sistematizatzeko
eta propietate arruntenak azaltzeko. azkeneko kapituluan, horien guztien arteko
erlazioa ulertarazi nahi dugu. atal hori, halaber, materialen zientziei buruzko
ikastaro baten sarrera egiteko erabil daiteke.