Euskonews-en zure iritzien berri izan nahi dugu. Bidal itzazu!
Euskonews aldizkarian parte hartu nahi al duzu?
Arbaso Elkarteak Eusko Ikaskuntzari 2005eko Artetsu sarietako bat eman dio Euskonewseko Artisautza atalarengatik
On line komunikabide onenari Buber Saria 2003. Euskonews y Media
Astekari elektronikoari Merezimenduzko Saria
Egileak: Hainbat
Argitaratzaile: Soziolinguistika klusterra
Orrialde kopurua: 150
ISSN: 1130-8435
Ezaugarriak: Biztanle gehienontzat udalerria da
bere eguneroko jardueraren kokagunea, eta neurri handi batean bertan jokatzen
da euskararen etorkizuna, onerako edo txarrerako.
Hain zuzen ere, horrexek bultzatu du Kontseilua esku arteko lan hau burutzera,
udalerriko hizkuntza-politikaren neurketa oinarri harturik, informazio hori
tokian tokiko hausnarketa eta ekimenetarako abiagune eta lan-tresna bihur
dadin.
Horrela, herrien ezaugarriak (biztanleak, alderdiak, ezagutza, eremu administratiboa,
estatus juridikoa eta abar) eta bakoitzak duen hizkuntza-politika aurrez aurre
jarri dira, egoeraren arrazoiak ulertu eta aurrerantzean politika eraginkorragoa
bideratzeko.
Halaber, 66 udalen barne-neurketa egiteaz gainera, azterlan hau hizkuntzaren
normalizazioari eragiten dioten oztopo eta hutsuneak identifikatzeko lanabes
ezin aproposagoa delakoan gaude.