Zure iritzia / Su opinión

Parte har ezazu

Sariak

  • Artetsu Saria 2005

    Arbaso Elkarteak Eusko Ikaskuntzari 2005eko Artetsu sarietako bat eman dio Euskonewseko Artisautza atalarengatik

  • Buber Saria 2003

    On line komunikabide onenari Buber Saria 2003. Euskonews y Media

  • Argia Saria 1999

    Astekari elektronikoari Merezimenduzko Saria

Augustin Zubikarai

Egileak: Ana Urkiza
Argitaletxea: Elkar, 2009
Orrialde kopurua: 192

Ezaugarriak: Idazle izatea abertzale izatea zela sinistu eta sentitu zuen. Euskaltzalea zen oroz gain eta euskararen alde lan egitea zen abertzalearen egiteko nagusia. Behin, goi-kargu politiko batek esan zion: “Zuk erakutsi zein dan gure berezitasuna”. Eta Augustinen bizitzaren eta lan oparoaren itsasargia euskara eta euskal ohiturak bildu eta ezagutzera ematea izan zen.

Ana Urkiza (Ondarroa, 1969). Kazetaritza eta Hizkuntzalaritza ikasketak egin zituen, Enpresa Komunikazioan aditua eta Bankoa Crédit Agricole-ko Giza Baliabideen Zuzendaria da. Idazle gisa, hauek dira argitara eman dituen liburuetako batzuk: Gela ilunetik, Bazterreko ahotsa eta Nire hiriko poemak poesia liburuak; Desira izoztuak eta Bekatuak ipuin bildumak; Ondarroako piratak eta Ondarroako piraten abentura berriak haurrentzako eleberriak; Nire herriak ostadarraren koloreak ditu eta Tita tirita haurrentzako ipuinak; Zortzi unibertso, zortzi idazle saiakera.

Eusko IkaskuntzaAsmozEusko Media