Euskonews-en zure iritzien berri izan nahi dugu. Bidal itzazu!
Euskonews aldizkarian parte hartu nahi al duzu?
Arbaso Elkarteak Eusko Ikaskuntzari 2005eko Artetsu sarietako bat eman dio Euskonewseko Artisautza atalarengatik
On line komunikabide onenari Buber Saria 2003. Euskonews y Media
Astekari elektronikoari Merezimenduzko Saria
Arantxa UGARTETXEA ARRIETA
Sebastián FUENTEALBA
Ezagutu genuenok 1970reko iraila 4ean nola Txileko “Unidad Popularrak” lortu zuen Salvador Allende, boto orokorraren bidez, lehendakaritzara iristea, hein berean gertaera argitaragabea ere bizi izan genuela esan behar dugu, hau da: historikoki lehenengo aldiz ezkerra iritsi zela boterera demokratikoki. Horregatik gaur arte sentitzen dugu, hiru urte ondoren prozesu honen bukaera gogorra eta bortitza, miresten genuen Lehendakari haren bukaera ezinbestekoarekin batera, era honetara askoren itxaropenak amaituz hemen eta Txiletik at ere.
Gero 17 urte ilun jasan genituen (1973-1990) junta militarraren menpean, azkenean Pinochet gainartua izanik, berak eratutako konstituzioaren babespean plebiszitu baten bidez. Berriro ere argitaragabearen gertaera ildotik, diktadura boto popularraren bidez ezabatuz. Hortik aurrera Concertacion deitutako aginteak jarraitu zuen 20 urteetan zehar, inoiz lortu gabe Konstituzio pinotxetarraren korapilo eta loturak askatzea. Baina 2006an, herriko gehiengoak, Michel Bachelet anderea hautatu zuen lehendakari bezala, gizonkeriak gainditu nahian. Beraz herriaren 82% bere alde dituela agintea bukatuz.
Baina hau dena ez da izan nahikoa, asken kanpainan hainbeste aldarrikatutako progresismoa egiaztatzeko, bigarren bueltan ere eskubiak irabazi duelako, Sebastian Piñera Echenique jauna buru eta Lehendakari bezala hautatua izanaz herriarengandik. Enpresarioa, espekulatzailea, bere burua “aldaketaren” ikurtzat jotzen duena. Herriren gehiengoak historia ahantzi du eta bitartean, eskubitarren atzean diktadura babesten zutenak ezarri ditu. “Chicago boys” eta gremialistak ditugu beraz, egungo ekonomiaren zutabeak. Pozik daude eskubitarrak oraingo honetan boterea era bat eskuetan edukiko dutela pentsatuz, naiz eta praktikan beti beraien kontrolpean egon. Ikusita dago ez dela erraza eratutako estruktura gogorretatik irtetea, beti era batera edo bestera egoera kontrolatzen dutenek inguruan bai daude.
Argazkia: Diegosaurius Rex.
Aldaketak eta erreformak egiteko garaia da eta osasun mailan eta hezkuntzan benetazko eraldaketak behar dira. Norbaitek pentsa dezake horretarako diru asko behar dela, baina hau ez da Txilek duen arazoa, gehiago da estrukturala, zeren burdingorriak sortzen dituen aberastasunak gai dira erreforma hauek aurrera ateratzeko. Dena, nola eta nork erabiltzen dituen aberastasunak da arazoa, eta hortik dator ardura politikoa eta botoa ematearena. Hezkuntzan eta osasun bidean egin beharra dago “zerbaitetan gehiago izatearren”, dena jauntxokerian eta dirudunen eskuetan utzi gabe, berriro ere gerta ez dadin batzuen aberastasun neurri gabekoa, beste batzuek ezinean dabiltzan bitartean.
Baina gertatutakoaren arazo guztia ez da ekonomikoa, zerbait gaizki egin da hasitako prozesuan ezin izan bada jarraitu. Zerbait politikoki eta administratiboki ez da ongi egin, hutsuneak egon dira. Keinu sozialak egin dira, baina ez da nahikoa izan. Aurrerapen bideetan, lana denentzat, aukera berdinak eta soldata duinak, lortu behar dira. Egunen batean esnatuko da herri hau lorpen hauen babespean? Errealitatea ez da legez aldatzen edo eraldatzen zerbait, eratzen joaten den zerbait baizik, nola? parte hartuz eta bilakabide horren protagonista izanaz noski.
Hezkuntza eremuan, publikoak diren espazioak gehitu behar dira. Hezkuntzak duen eraldaketarako indarrean sinesten dugu? Ez gaude ados dagoen hezkuntza estrukturalarekin. Beldur gara, unibertsitateko ateak itxita ez ote diren geratuko, herri honetako erdientzat. Pribatizazioa eta antzekoak gehiengo praktikak direlako egun hezkuntza munduan.
Argazkia: sergis blog.
Neutralak ez garenez, ez gaude ados zenbait gauzekin. Ez du balio esatea hainbeste entzuten dena zenbait lekutan: nik ez dut nahi politikaz jakin! edo, besteak egin dezatela! Badirudi birus bat dabilela han eta hemen behar dugun indar soziala mesprezatzen. Teknologia eta igorketa ez da nahikoa. Irudimen eta buru argiak, esku zabalak eta jatorrak behar ditugu, herriak gizatasunez eraikitzeko. Botere berriaren sorkuntza nahi dugu.
Txile, geografikoki, luzea eta estua da baina aberastasunez josia. Egin ditu historikoki herri honek gauza miresgarriak, badirudi egitea ez dela zaila, jarraitzea, irautea, baizik. Klasismoa desagertzea nahi genuke, neurriz kanpo dauden desorekak ezabatzea, identitatearen lekua duintasunez bizi nahi dugu, eta ez klasismo ekonomiko-politiko baten menpean, hau baita egunero topatzen dugun orma erreala.
ikasi genuen Allende garaian, sufritu genuen diktadurarekin, berrantolatu ginen Konzertazio urteetan eta orain Aliantza garaian gaudela esaten digute, batasun nazionalaren unean. Benetan nahiko ironikoa iruditzen zaigu aurrerakoi eta eraldaketa denboraz hitz egitea. Dena dela beti egin daiteke lan. Taktikak eta estrategiak hobeto neurtu beharrean gaude. Lau urte azkar igarotzen dira eta berriro aukeran egon gintezke, zergatik ez? Etorriko dira beste hauteskundeak, beste jendeak, beste aukerak, politika beti presente dago eta.
Irakurleen iritziak:
comments powered by Disqus