1563ko martxoaren 14ean Kalbinisten Batzarrak Testamentu Berria euskaratzeko enkargua egin zion Joannes Leizarragari

Iesus Christ Gure Iaunaren Testamentu Berria

Iesus Christ Gure Iaunaren Testamentu Berria.

Leizarraga euskal idazle lapurtarra (Beskoitze, 1506 - Bastida, 1601) zen. Apaiz katolikoa, baina Joana III.a Albretekoa erregina protestante bihurtu zelarik, berekin eraman zituen hainbat eta hainbat kristau, eta Leizarraga higanot bihurtu zen (1559). Paueko Kontzilioan erreginak Itun Berriaren itzulpena egitea eskatu zion Leizarragari dotrina zabaldu ahal izateko eta Biarnoko sinodoak lau laguntzaile izendatu zizkion lan horretarako. Horrela, Iesus Christ Gure Iaunaren Testamentu Berria (1571) argitaratu zuen. Liburua Vulgatatik itzulia baldin bada ere, baditu itzulpena ez diren beste atal batzuk; Nafarroako erreginari zuzenduriko gomendiozko karta, euskara eta euskalkiekin izan zituen arazoak azaltzen dituen “Heuscalduney” deritzan atala eta hiztegitxo bat amaieran. Halaber, Kalendrera eta Abc edo Christinoen instructionea itzulpen erlijiosoak ere prestatu zituen. Euskara prosan erabili zuen aurreneko idazlea izan zen, eta arazo larriak izan zituen ortografia eta hizkeran, eredurik edo tradiziorik ezaz. Hori gainditzeko, halako mailegutza orokor bat egin zuen latinetik, terminologia kultua eta erlijiozkoa inguruko hizkuntzetatik hartuz.

1995ean Christie’s etxeak Leizarragaren Testamentuaren alea enkantean saldu zuen. Nafarroako Aurrezki Kutxak 33 milioi pezeta ordaindu zituen.

Eusko IkaskuntzaAsmozEusko Media