Zure iritzia / Su opinión

Parte har ezazu

Sariak

  • Artetsu Saria 2005

    Arbaso Elkarteak Eusko Ikaskuntzari 2005eko Artetsu sarietako bat eman dio Euskonewseko Artisautza atalarengatik

  • Buber Saria 2003

    On line komunikabide onenari Buber Saria 2003. Euskonews y Media

  • Argia Saria 1999

    Astekari elektronikoari Merezimenduzko Saria

Loiolako hegiak

Egilea: Imanol Murua Uria
Argitaletxea: Elkar, 2010
Orrialde kopurua: 309
ISBN: 978-84-9783-824-5

Ezaugarriak: Zer gertatu zen Loiolan? Nola landu zen hainbeste konplizitate eta josi hainbeste sare, hura posible egiteko? Eta nola joan zen guztia pikutara, denen nahia hura aurrera ateratzea baldin bazen? Galdera horietatik abiatu da egilea, 2005 eta 2007 arteko elkarrizketa-prozesuaren kronika xehe bat egiteko, Txillare baserritik jesulagunen basilikaraino, Oslo eta Genevako hoteletan barrena.

ETAren eta Espainiako Gobernuaren arteko solasaldiak izan ziren batetik, eta indar politikoen artekoak, bestetik. Binaka hasieran eta hirurak bildurik gero, PSE-EE, EAJ eta Batasunaren artean. Liburua idazteko, hain zuzen, elkarrizketa luzeak egin ditu Muruak Loiolako negoziazioetako hiru protagonistarekin: Jesus Egiguren, Iñigo Urkullu eta Arnaldo Otegirekin. Hiru solaskide horiek emandako informazioa eta beste hainbat iturritan lorturikoa baliatuz, prozesuaren argazki zehatza egitea lortu du, orain arte oso jende gutxik ezagutzen zituen datuak argituz.

Kronika moduan dago apailatua liburuaren gorputz nagusia, eta eranskin gisa prozesuarekin zerikusia duten hainbat eta hainbat dokumentu eskaintzen ditu, kronologia batekin batera. Muruak Debako Udalak ematen duen Tene Mujika bekaren laguntza izan du lan hau idazteko.

Eusko IkaskuntzaAsmozEusko Media