Zure iritzia / Su opinión

Parte har ezazu

Sariak

  • Artetsu Saria 2005

    Arbaso Elkarteak Eusko Ikaskuntzari 2005eko Artetsu sarietako bat eman dio Euskonewseko Artisautza atalarengatik

  • Buber Saria 2003

    On line komunikabide onenari Buber Saria 2003. Euskonews y Media

  • Argia Saria 1999

    Astekari elektronikoari Merezimenduzko Saria

Manex Erdozaintzi-Etxart
Herriaren poeta

Egilea: Agurtzane Ortiz Lopetegi
Argitaletxea: Elkar
Orrialde kopurua: 256
ISBN: 978-84-9783-791-0

Ezaugarriak: Mende laurdena igaro da Manex Erdozaintzi-Etxart idazle baxenabartarra hil zela. Askorentzat ezezaguna, eta beste askorentzat, berriz, gogoratua eta maitatua izan da, bizitza osoan zehar egindako lanagatik, bai fraide eta elizgizon gisa, bai kultur gizon izan zen aldetik (literaturan, euskararen sustapenean, gizarte alorrean...).

Agurtzane Ortizek urte luzeak eman ditu Erdozaintziren biografia eta lana ikertzen, eta ikerketa horren emaitza da liburu hau. Lan honek Manexen dimentsio ezberdinetara hurbiltzen gaitu, Manex bat baino gehiago baitago. Kultur gizona dago batetik, bere ekintza gizartera bideratzen zuena; fraidea eta apaiza ere bazen, irakaslea, psikologo eta pedagogoa ere bai. Eta, aldi berean, Manex idazlea, poeta, dago, bizitza osoa idazten eta literaturaz gogoetatzen jardun zuena hil arte.

Manexen idatziek eta dokumentuek bidaia luze batean eramaten gaituzte. Autorearen barne bidaia batean ez ezik, bere garaiko girora eta gaertakarietara ere bai. Tradiziotik modernitaterako bidaia egiten dugu Manexekin: molde zaharretatik molde berrietara, nekazarien gizartetik, lurra, natura eta laboraria zituena protagonista, hiri-gizartera, hiria, kaleak eta fabrikak literatura bihurtu zituena.

Gure kulturaren eta literaturaren ispilu eta erreferente bat izan da askorentzat. Bere apaltasunean, zerbait jaso, zerbait eman eta zerbait utzi digu Manex Erdozaintzik.

Eusko IkaskuntzaAsmozEusko Media