Zure iritzia / Su opinión

Parte har ezazu

Sariak

  • Artetsu Saria 2005

    Arbaso Elkarteak Eusko Ikaskuntzari 2005eko Artetsu sarietako bat eman dio Euskonewseko Artisautza atalarengatik

  • Buber Saria 2003

    On line komunikabide onenari Buber Saria 2003. Euskonews y Media

  • Argia Saria 1999

    Astekari elektronikoari Merezimenduzko Saria

Masa-komunikaziotik informazioaren gizartera

Egileak: Lierni Alkorta Zeberio, Aitor Zuberogoitia Espilla
Argitaletxea: UEU, 2009
Orrialde kopurua: 208
ISBN: 978-84-8438-284-3

Ezaugarriak: Trantsizio-garai betean sartuta dago komunikazioaren mundua: azken bi mendeetan nagusi izan den eredua (masa-komunikazioarena) atzean geratzen hasi zen Interneten jaiotzarekin, eta, mende berriarekin batera, Informazioaren Gizartea, Sare Gizartea gailendu zaigu. Funtsezko aldaketak ekarri ditu Informazioaren Gizarteak; honako hauek, besteak beste: informazioaren joan-etorri etengabea, interaktibitatea, audientzien zatikatzea edota multimedia-elementuen eta euskarrien ugalketa.

Trantsizio-une horretan daude murgilduta euskarazko komunikazio-eragile eta hedabideak ere, baina bertara iritsi aurretik bide luzea egin behar izan dute XIX. mendeaz geroztik. Bide horren etapa zehatz batzuk (liburugintzaren bilakaera, euskarazko prentsaren sorrera, EITBrena edota zinema zein irratigintzarena, esate baterako) aztertu izan dira dagoeneko, eta dezente lan gutxiago egin da beste arlo batzuetan (ziberespazio euskaldunaren bilakaera ikertzen, adibidez), baina ikuspegi panoramiko globala eskaintzea falta zen. Hutsune hori betetzera dator, hain zuzen, esku artean duzun liburua.

Eusko IkaskuntzaAsmozEusko Media