Euskonews-en zure iritzien berri izan nahi dugu. Bidal itzazu!
Euskonews aldizkarian parte hartu nahi al duzu?
Arbaso Elkarteak Eusko Ikaskuntzari 2005eko Artetsu sarietako bat eman dio Euskonewseko Artisautza atalarengatik
On line komunikabide onenari Buber Saria 2003. Euskonews y Media
Astekari elektronikoari Merezimenduzko Saria
Egilea: Iñigo Ramirez de Okariz
Argitaratzaileak: Antzuolako Udala eta Antzuolako Udal Liburutegia, 2006
Orrialde kopurua: 105
ISBN: 84-920474-7-X
Ezaugarriak: XIX. mendearen hasieran hasten dira agertzen Europan lehendabiziko burdinbideak. Ofizialki, eta historia liburuetara horrela pasatu da, 1830eko irailaren 15ean erabili zen trakzio mekanikoz mugitzen zen lehen lokomotorea; Liverpool eta Manchester hiriak elkartzen zituen lehendabiziko burdinbidea zen.
Berriz, Espainiak garraiobide kaskarrak zituen une hartan, eta errepide-sarea justu-justu iristen zen 4.000 kilometrotara. Gainera, industria iraultzan hain garrantzitsua izango zen tren garraioak oztopoak besterik ez zituen izan bere garapenean: atzerapen teknikoa, oztopo orografikoa, kapital eza eta, oro har, atzerapen orokorra. Horrela, 1825ean zabaldu zen burdinbidea Britania Handiko Stockton eta Darlington hirien artean, mundu mailako lehena, eta lau urte beranduago eskatu zen Espainian burdinbide bat egiteko baimena. Burdinbide horrek ardoa garraiatzea zuen helburu, eta Jerez de la Frontera eta Muelle del Portal elkartu nahi zituen. Hala ere, asmoak asmo gelditu ziren, trenbide hau ez baitzen azkenean eraiki.