Euskonews-en zure iritzien berri izan nahi dugu. Bidal itzazu!
Euskonews aldizkarian parte hartu nahi al duzu?
Arbaso Elkarteak Eusko Ikaskuntzari 2005eko Artetsu sarietako bat eman dio Euskonewseko Artisautza atalarengatik
On line komunikabide onenari Buber Saria 2003. Euskonews y Media
Astekari elektronikoari Merezimenduzko Saria
Paratzailea: Sebastian Gartzia Trujillo
Argitaletxea: Euskaltzaindia, 2008
Orrialde kopurua: 190
ISBN: 978-84-95438-41-6
Ezaugarriak: Sebastian Gartzia Trujilloren hitzetan: “Domingo Agirreren gutunak batzerakoan, iturri edo leku askotatik jaso
ditut: Euskaltzaindiaren Azkue Bibliotekatik, Bizkaiko Diputazioaren artxibotik,
Koldo Mitxelena Kulturunetik, aldizkari, egunkari zein liburu ugaritatik... Beste leku batzuetan ere ibili izan naiz, Derion Labayru bibliotekan edo
Loiolako artxiboan, azken bi horietan ezer topatu ez dudan arren.
Bildu ditudan Domingo Agirrek idatzitako gutunik gehienak lagunik minenena izan omen zitzaion Carmelo de Echegarayri bidali zizkion: Hermano
mío del alma, Hermano queridísimo, Hermano verdadero. Gutun horiek Carmelo de Echegarayren iloba izan zen Joakin (edo Karmen)
Gonzalez de Echegarayk utzi zizkion Euskaltzaindiari kopiak ateratzeko,
80ko hamarkadan edo. Jakingarria benetan, zeren Carmelo de Echegarayren
paperik gehienak erre egin baitziren Gernikako bonbardaketan. Zelan salbatu
ziren Domingo Aguirreren gutunak (gutun batzuk behinik behin)? Zer gertatu
zen Francisco de Iturribarriaren eta Carmelo de Echegarayren arteko gu
tunekin? Erre ote ziren?
Domingo Aguirrek Azkueri bidalitako gutunak ere nahiko ugariak izan
omen ziren. Agustin de Zubikarayk La Gran Enciclopedia Vascan argitaraturiko
artikulu bati esker dugu gutun horien berri. Dena den, non daude Euskaltzaindian (Azkueren artxiboan) egon behar luketen eskuizkribu horiek? Bueltaka eta bueltaka ibili arren, artikulu horren kopiekin konformatu behar dugu, oraingoz bederen. Agertuko ahal dira noizbait!”
Euskaltzaindiak sarean jarri du liburua