Euskonews-en zure iritzien berri izan nahi dugu. Bidal itzazu!
Euskonews aldizkarian parte hartu nahi al duzu?
Arbaso Elkarteak Eusko Ikaskuntzari 2005eko Artetsu sarietako bat eman dio Euskonewseko Artisautza atalarengatik
On line komunikabide onenari Buber Saria 2003. Euskonews y Media
Astekari elektronikoari Merezimenduzko Saria
Egilea: Ritxi Lizartza Urrestarazu
Argitaletxea: Maluta, 2009
Orrialde kopurua: 250
ISBN: 978-84-613-6287-5
Ezaugarriak: Mintza hadi, lagun! Hika egiten ikasteko eskuliburua. Eskuartean duzun eskuliburua idaztearen helburua interesa duen edonork bere kabuz hika egiten ikasteko behar dituen tresna guztiak eskura izatea da. Ezin ahaztuko dugu alokutiboa hizketari dagoela loturik, eta beharrezkoa dela solaskidearekin aritzea, trebatu ahal izateko. Gauza asko idatzi izan dira alokutiboaren inguruan, baina uste dugu lan honek bildu egiten dituela, lehendabiziko aldiz, ikasleak arlo guztiak jorratzeko behar dituen materialak eta praktikak, baita mintzamenari dagozkionak ere. Metodologia hau hainbat eta hainbat ikastarotan izan da kontrastatua eta oso emaitza ona eman du. Beraz, hika egiten ikasi nahi baduzu, murgildu zaitez orriotan, ikasi ahal izateko berme osoa duzu!