Euskonews-en zure iritzien berri izan nahi dugu. Bidal itzazu!
Euskonews aldizkarian parte hartu nahi al duzu?
Arbaso Elkarteak Eusko Ikaskuntzari 2005eko Artetsu sarietako bat eman dio Euskonewseko Artisautza atalarengatik
On line komunikabide onenari Buber Saria 2003. Euskonews y Media
Astekari elektronikoari Merezimenduzko Saria
Egilea: Bixente Serrano Izko
Argitaletxea: Pamiela, 2010
Orrialde kopurua: 136
ISBN: 978-84-7681-635-6
Ezaugarriak: Jauzika pentsatzen dugu. Oroitzapenetatik datozkigun edo oraintxe bertan gurutzatzen zaizkigun sentsazio horiek, izter hark, begi kliska honek, haserre oihu horrek, hotzikara batek..., edozein hutsalkeriak erakartzen du gure arreta eta txinpart bat hasten da jauzika geure burmuinean zain-konexio batetik bertzera.
Burutazio horietako bati, mintzo bihurtu nahi dugunean soilik ematen diogu egitura sintaktiko ageriko edo ezkutu bat, segida logiko arrazional edo senezko bat, hala holako biribiltasuna, landuagoa ala zakarragoa. Eta kanporuntz gara dezakegu burutazioa, luzatu egin eta diskurtso bat eratuz, edo barneruntz bil dezakegu, konprimitu eta halako bitxikeria bat, aforismo bat, haiku bat, apunte kitzikagarri bat, gauzatuz: testutxo bat.
Azken horixe dugu liburu honetan, testu solteak, azare joko baten kapritxoak sortuak, baina orobat diskurtso oso baten zatiak dira, diskurtso sozio-politiko-kultural bat —Euskal Herritik ondua— osatzen duten tesela multzo bat, kolore eta tonu anitzetan dir-dir egin nahi duen teselazko konposizioa.