Zure iritzia / Su opinión

Parte har ezazu

Sariak

  • Artetsu Saria 2005

    Arbaso Elkarteak Eusko Ikaskuntzari 2005eko Artetsu sarietako bat eman dio Euskonewseko Artisautza atalarengatik

  • Buber Saria 2003

    On line komunikabide onenari Buber Saria 2003. Euskonews y Media

  • Argia Saria 1999

    Astekari elektronikoari Merezimenduzko Saria

Zeramika herrikoia Gipuzkoan
Bertan 19

Egileak: Enrike Ibabe Ortiz, Jose Lopez Jauregi
Argitaratzailea: Gipuzkoako Foru Aldundia, 2002
Orrialde kopurua: 120
ISBN: 84-7907-384-5

Ezaugarriak: Gipuzkoako ontzigintzako lantegietan egindako ontziei buruz ezer gutxi genekien, ontzigileek horrelakotzat onartzeak ematen duen segurtasunarekin behintzat, eta Zegaman aurkitutako horiek ziren ezagutzen genituen bakanak. Gaur, ordea, Eskoriatzako ontzi lantegiko ontziak pixka bat ezagutzen ditugu Aranzadi Zientzi Elkarteko Alfredo Moraza eta Juantxo Agirrek egin berri duten lan arkeologikoari esker.

Hemen aurkezten ditugun gainerako ontziez, esan dezakegu horietako batzuk lantegi horietakoak izan daitezkeela edo beste lantegi gipuzkoar batzuetakoak. Gipuzkoan erabili ziren beste batzuk Arabako ontzi lantegietatik (Ixona, Erentxun, Igeleta, Uribarri Ganboa, Elosu, Galarreta, Narbaxa eta ziurrenik Gazteizkotik) iritsi ziren, eta beste gutxi batzuk Bizkaia, Iparralde edo Nafarroako ontzi lantegietatik, eta agian Euskal Herritik gertu samar zegoen beste lantegiren batetik. Beste ontzi batzuk ere badira, Gipuzkoan erabili zirenen antzekoen edo ia berdinen irudi direnak edota haien berri ematen dutenak. Horiek guztiek batera erakusten digute zein traste kuttun edukitzen zituzten gure etxe, kofradia, komentu eta abarretan denbora ez hain urrutiko garaietan. Ohar batzuk ere egiten ditugu, jakitera iritsi garenari buruz, Gipuzkoan garai batean egon ziren ontzigile guneei buruz, eta batez ere Zegama eta Eskoriatzakoei buruz.

Eusko IkaskuntzaAsmozEusko Media