Euskonews-en zure iritzien berri izan nahi dugu. Bidal itzazu!
Euskonews aldizkarian parte hartu nahi al duzu?
Arbaso Elkarteak Eusko Ikaskuntzari 2005eko Artetsu sarietako bat eman dio Euskonewseko Artisautza atalarengatik
On line komunikabide onenari Buber Saria 2003. Euskonews y Media
Astekari elektronikoari Merezimenduzko Saria
Egilea: Luis Jesús Arizmendi
Argitaletxea: UPV/EHU, 2008
Orrialde kopurua: 518
ISBN: 978-84-9860-166-4
Ezaugarriak: Eraikinak diseinatzean izaten diren arazoei buruzko eztabaida eta azalpenetan, behin eta berriro aipatu ohi da eraikinen eta energia garraiatzen duten isntalazioen arteko lotura estua, barneko eremuen bizigarritasuna egokia izan dadin. Bistakoa da, izan ere, ezinbesteko betebeharra dela, bai eskakizun teknikoak, bai erosotasun eta ekonomia-eskakizunak direla-eta, espazioaren inguratzailea, haren ondorioz sortutako barneko eremuak eta eremuok egokitzeko sistemak moldatzea, eraikin osoak dagozkion funtzioak bete ditzan.
Abiapuntu horren inguruan erabateko adostasuna dago, eta arkitektoen artean (eta eraikuntzaren mundu gero eta konplexuagoan diharduten beste profesional batzuen artean) oso zabaldua da kezka hori. Hala ere, nahiz eta, teknologiak giza jarduera guztietan duen eragina handiagoa den heinean joera hori gero eta agerikoagoa izan, ez da erraza diseinu integratu bat —edo, behinik behin, xedeen araberako kontraesanik ez duena— bilatzean sortzen diren arazoak modu egokian zedarritzea.