Luis Gonzalez de Etxabarri 1893ko urriaren 8an jaio zen

“Aizkibel’dar Bingen” deitua. Bizkaitar idazlea (Ubidea, 1893 - Buenos Aires, 1971). Hermes, Euskal-Esnalea, Mexikoko Vida Vasca eta Argentinako La Nación Vasca, La Baskonia eta Euskalduna aldizkarietan eman zituen argitara lan aipagarrienak, euskaraz eta gazteleraz. 1923-1924 urteetan Aberri egunkariaren zuzendari izan zen. Euskaltzaindiaren eta Eusko Ikaskuntzaren sortzaileetako bat izan zen. Obra nagusiak: Ipuin aberkoyak (1917), Urretxindorra (1918), Arana-Goiri bardo de la Patria (1925) eta Cantos de Euzkadi (1927).

Argazkia: rahego

Eusko IkaskuntzaAsmozEusko Media