Zure iritzia / Su opinión

Parte har ezazu

Sariak

  • Artetsu Saria 2005

    Arbaso Elkarteak Eusko Ikaskuntzari 2005eko Artetsu sarietako bat eman dio Euskonewseko Artisautza atalarengatik

  • Buber Saria 2003

    On line komunikabide onenari Buber Saria 2003. Euskonews y Media

  • Argia Saria 1999

    Astekari elektronikoari Merezimenduzko Saria

Agindua zor

Egilea: Joxe Aierbe
Argitalpena: Joxemari Iriondo
Argitaletxea: Auspoa. Gipuzkoako Foru Aldundia, 2008
Orrialde kopurua: 306
ISBN: 978-84-7907-587-3

Ezaugarriak: Liburu honetan Joxe Aierbe idazlearen azken urteetako lanak biltzen dira. Bertsoak, ipuinak, kronikak, iritziak eta abar idatzi eta argitara eman zituen garai batean ‘El Diario Vasco’ egunkarian, beti ere euskararen eta bere maiteen etorkizunaz kezkaz beteta.

Aierbe Altzan jaio zen 1934ko urtarrilaren 20ean. Oso gazterik ikasi zuen baserriko lanetan, bere aitari eta senideei lagunduz. Afrikan soldadu zegoela hasi zen bertsoak idazten, nahiz eta oso gaztetan bertso zaletu zen, batez ere bere aita zenaren eraginez.

1997an argitaratu zuen “Alako batean” (Auspoa 253) bere lehen bertso liburua aitaren hitzaurre xume batekin egoki jantzita. Eragin handia izan zuen bere aita zenak Joxegan, eragin handia bertso munduan eta baita euskara gauzetan ere. Hala ere, bai aitonak eta batez ere amak izan zuten zerikusirik honetan, aitona bertso zahar kantari asper ezina eta ama bertsozale amorratua zelako.

Deia

Eusko IkaskuntzaAsmozEusko Media