Zure iritzia / Su opinión

Parte har ezazu

Sariak

  • Artetsu Saria 2005

    Arbaso Elkarteak Eusko Ikaskuntzari 2005eko Artetsu sarietako bat eman dio Euskonewseko Artisautza atalarengatik

  • Buber Saria 2003

    On line komunikabide onenari Buber Saria 2003. Euskonews y Media

  • Argia Saria 1999

    Astekari elektronikoari Merezimenduzko Saria

D. Juan Arin Dorronsoro (1892-1972). Ataundar bat bere herriaren iragana arakatzen

Egilea: Izaskun Egiguren Imaz
Argitaratzailea: Ataungo Udala, 2009
Orrialde kopurua: 308
ISBN: 978-84-930785-6-0

Ezaugarriak: Don Juan Arin Dorronsoro (1892-1972) Ataungo San Gregorio auzoan dagoen Tellazpi baserrian jaio zen eta bertan hil zen. Gasteizen apaiz ikasketak egin eta Araban pare bat urte igaro ondoren, Ataungo apaiz eta gero bikario izan zen. Denboraldi horretan, bai gerra aurretik eta bai ondoren ere, Joxe Migel Barandiaran bere auzokidearen laguntzarekin eta haren ildotik, Ataungo herriari buruzko ikerketa lan handia egin zuen, Ataungo herriaren historia, ohiturak, baserriak, kobazuloak, pasadizoak eta abar bilduz. Horretarako, herriko jendeak eta batez ere zaharrek esaten ziotenean oinarritzen zen, eta gero agiritegian kontsultaturiko datuekin osatzen zuen informazioa. Horrez gain, bere lanetan ageri diren lekuen izenak eta deskribapenak (kobazulo, baserri, etxe, belardi, zoko, etab.) egitean oso ondo zekien zer esaten ari zen, berak bere begiz ikusiak baitziren denak: Ataungo herri osoa zeharkatu zuen informazio hori bilduz, eta batari eta besteari galdetuz.

Barandiaranen lana Euskal Herrira begira egina dagoen bezala, Arinenak Ataungo herria du helburu. Gaur egun, haren lana ataundarrentzat altxor izugarria da, bestela galduak leudekeen hainbeste izen eta kontu gorde zituelako. Ezin uka, hala ere, Ataundik kanpo ere baduela bere garrantzia: Juan Arinek bazekien garai bat amaitzen ari zela eta garai haren testigantza jaso nahi zuen; bildu zituen leku izenek eta euskarazko hitzek gure hizkuntzaren aberastasuna jartzen dute agerian, eta deskribatzen diren ohiturek eta bizimoduak atzean geratu den garai eta kultura baten oihartzuna dakarkigute.

Eusko IkaskuntzaAsmozEusko Media