Euskonews-en zure iritzien berri izan nahi dugu. Bidal itzazu!
Euskonews aldizkarian parte hartu nahi al duzu?
Arbaso Elkarteak Eusko Ikaskuntzari 2005eko Artetsu sarietako bat eman dio Euskonewseko Artisautza atalarengatik
On line komunikabide onenari Buber Saria 2003. Euskonews y Media
Astekari elektronikoari Merezimenduzko Saria
Egilea: Joseba Sarrionaindia
Argitaletxea: Pamiela, 2010
Orrialde kopurua: 712
ISBN: 978-84-7681-656-1
Ezaugarriak: Joseba Sarrionandiaren liburu ezberdina duzu “Moroak gara behelaino
artean?”. Bereber hizkuntzaren lehenetako gramatika egilea den Pedro Hilarion
Sarrionandiak piztutako jakin-minetik abiatuz, liburua saio-lan anitza eta
sendoa da. Bertan aurkituko dituzu pertsonaia historikoak eta gerla kolonialei
buruzko gogoetak, aitormen pertsonalak eta iritzi politikoak, biografia bitxiak eta
pasadizo sinesgaitzak, hizkuntzei buruzko ideiak... Egileak berak hitzaurrean
dioen moduan:
Ni gramatika baten bila sartu nintzen kasba honetara. Gerla egitera ere bai, gerla hitzari Joannes Etcheberri
Sarakoak eman zion zentzuan, non gerlak erran nahi duen inorantzia uxatzeko jarduna. Lauzpabost
liburutan aurkez nezakeen: xelha gramatika egin zuen fraidearen biografia, Arrifeko errepublika artegaren
historia, inperialismoaren kritika entsegua, amazigeraren edestia edota Espainiaren eta Frantziaren mendean
euskaldunok egin beharreko protesta. Gaiak mugatuz gero, akademikoagoa litzateke dena, elementu
diskordanteak kanpoan geratuko lirateke, ordea.
Eta nik diskordantziei buruz idatzi nahi izan dut. Diskordantziek elkarri argi apur bat emateko,
konstelazioetan izar batek bestea argitzen duen moduan...
Joseba Sarrionandia Uribelarrea (Iurreta, Bizkaia, 1958ko apirilaren 13a)
euskal idazle ezagunetariko bat da. 1980.a geroztik hogeitamar inguru liburu
argitaratu ditu (olerkiak, narrazioak, nobelak, haur lliteratura, saioak, komikiak,
itzulpenak...).