Euskonews-en zure iritzien berri izan nahi dugu. Bidal itzazu!
Euskonews aldizkarian parte hartu nahi al duzu?
Arbaso Elkarteak Eusko Ikaskuntzari 2005eko Artetsu sarietako bat eman dio Euskonewseko Artisautza atalarengatik
On line komunikabide onenari Buber Saria 2003. Euskonews y Media
Astekari elektronikoari Merezimenduzko Saria
Egileak: María José Laguía eta Cinta Vidal
Argitaletxea: UPV/EHU, 2009
Orrialde kopurua: 128
ISBN: 978-84-9860-053-7
Ezaugarriak: Eskolan txokoen bidez lan egitea gero eta ohikoagoa da. Ikasgela txokoka antolatzea espazioa banatzeko modua aldatzea baino harago doa: haurra, irakaslea eta lan-metodologia ulertzeko beste modu bat ere bada. Liburu honetan, jolasari buruzko oharrak eta gure metodologia-proposamenaz jabetzeko oinarri psikopedagogikoak jaso dira, bai, halaber, beste hainbat iradokizun ere, hala nola espazioa eta denbora antolatzeko ereduak, txokoak eratzeko proposamen zehatzak, beharrezkoak diren materialak, egin daitezkeen jarduerak, behaketa egiteko jarraibideak eta jasotako datuak balioesteko zenbait gogoeta.
Hogei urte baino gehiago iragan dira liburuak lehenengoz argia ikusi zuenetik. Ordutik hona zenbait aldiz berrinprimatu den begiratu besterik ez dago, liburuak zer ibilbide luzea izan duen ikusteko. Hala eta guztiz ere, indartsu jarraitzen du, haur-hezkuntzako irakasleei benetan baliagarri baitzaie; izan ere, bizi-bizirik dago txokoka eta jarduera-tailerretan antolatuta lan egiteko eredua. Liburuaren hitzaurrean, Vicenç Arnaiz-ek, pedagogia mintzagai duela, beharrezkotzat jotzen du banan-banako prozesuak zaintzea, taldeko jarduerek aukera paregabeak eskaintzen baitituzte hezkuntzaren arloan. Halaxe sortu zen, hain zuzen ere, txokoka jarduteko metodoa, banan-banako prozesuak zaintzeko aukera ematen zuen taldea eratzeko lanetan buru-belarri murgilduta. «“Asmakuntza” pedagogiko gutxi izan dira horren emankorrak, eta hala dira gaur egun ere».
María José Laguía irakaslea eta pedagogoa da. Cerdanyolako (Bartzelona) Aholkularitza Psikopedagogikoko Taldean (EAP) egiten du lan. Irakasle laguntzaile aritu da Universitat Oberta de Catalunyako (OUX) Haur Hezkuntzako graduondokoan, eta Haur Hezkuntzako Psikopedagogiako irakasle aholkularia da unibertsitate horretan bertan. Irakasleen etengabeko prestakuntzan aritua da. Zenbait artikulu argitaratu ditu, pedagogiaren arloan metatu duen esperientzia hizpide hartuta, eta aniztasunaganako arretari eta eskola inklusiboari buruzko gaiak izan ditu aztergai.
Cinta Vidal haur-hezkuntzako irakaslea eta pedagogoa da. Hamabost urtez aritu da Bartzelonako Udaleko Hezkuntza Institutuko haur-hezkuntzako eskola batean lanean. Zuzeneko harremana izan du hasiera-hasieratik Guix, Elements d’Acció Educativa eta Aula de Innovación Educativa aldizkariekin. Gaur egun, Aula de Infantil aldizkariaren zuzendarikidea da. Irakasleak trebatzeko jardueretan parte hartu du, eta zenbait argitalpen kaleratu ditu, batik bat haur-eskolaren antolakuntzari eta hango hezkuntza-jardunari buruzkoak.