Euskonews-en zure iritzien berri izan nahi dugu. Bidal itzazu!
Euskonews aldizkarian parte hartu nahi al duzu?
Arbaso Elkarteak Eusko Ikaskuntzari 2005eko Artetsu sarietako bat eman dio Euskonewseko Artisautza atalarengatik
On line komunikabide onenari Buber Saria 2003. Euskonews y Media
Astekari elektronikoari Merezimenduzko Saria
Egilea: Ralph Fasold, Jeff Connor-Linton (arg.)
Argitaletxea: UPV/EHU, 2010
Orrialde kopurua: 604
ISBN: 978-84-9860-427-6
Ezaugarriak: Liburu hau oso egokia da hizkuntzalaritzari buruzko sarrera gisa, alorraren atal
guztiak lantzen baititu (Stefan A. Frisch, Hego Floridako unibertsitatea).
Hizkuntzalaritzaren alor nagusiak ezagutzeko sarrera “atsegina” da hau, maila
baxuagoko ikasleentzat ulergaitzak izango liratekeen alorrak ezagutzeko egokia
(Barbara Abbott, Michigango unibertsitate publikoa).
Hizkuntzalaritzari buruzko sarrera egiten duten beste liburu batzuk ere badira,
baina liburu honek besteek ez duten zerbait eskaintzen duela dirudi. Gure sarreratestu
nagusi gisa erabiliko dut (Malcolm Edwards, Birkbeck College, Londres).
Liburu honetako kapitulu bakoitza gaian aditua den irakasle batek idatzia da, eta
kontuan izan behar da ezaugarri hori duen hizkuntzalaritzari buruzko sarrera-liburu
bakarra dela. Hala, hizkuntzalaritza modernoaren alor guztiak modu orekatuan eta
sakontasunez lantzen ditu. Aurrez hizkuntzalaritzari buruz ezer ez dakitenentzat,
sarrera egokia egiten du liburuak hizkuntzalaritza estrukturalistaren inguruko ohiko
gaiei buruz (hotsari, formari, esanahiari eta hizkuntza-aldaketei buruzko teoriak), eta,
horiez gainera, testuinguru-hizkuntzalaritza ere sakon lantzen du, berbaldiari,
aldakuntza dialektalari, hizkuntza eta kulturari, eta hizkuntzaren inguruko politikari
eskainitako kapituluen bidez. Gainera, hizkuntzari eta garunari, hizkuntzalaritza
konputazionalari, idazkerari, haurren hizkuntza-jabekuntzari eta bigarren
hizkuntzaren jabekuntzari buruzko kapitulu eguneratuak ere erantsi dira. Liburuak
lantzen dituen gai multzo zabala kontuan hartuta, oso egokia da unibertsitateetako
hizkuntzalaritza-, soziologia-, antropologia- eta komunikazio-sailek antolatzen
dituzten hizkuntzari eta hizkuntzalaritzari buruzko ikastaroetarako sarrera gisa.