Zure iritzia / Su opinión

Parte har ezazu

Sariak

  • Artetsu Saria 2005

    Arbaso Elkarteak Eusko Ikaskuntzari 2005eko Artetsu sarietako bat eman dio Euskonewseko Artisautza atalarengatik

  • Buber Saria 2003

    On line komunikabide onenari Buber Saria 2003. Euskonews y Media

  • Argia Saria 1999

    Astekari elektronikoari Merezimenduzko Saria

10 gako ikasteko ebaluatzen

Egilea: Neus Sanmartí Puig
Argitaletxea: UPV/EHU, 2010
Orrialde kopurua: 150
ISBN: 978-84-9860-453-5

Ezaugarriak: 10 gako. Ikasteko ebaluatzen liburuak zorrotz heltzen dio ebaluazioaren gaiari, irakaskuntzaren kalitatea hobetzeko asmoz heldu ere. liburuaren egitura argia lagungarri gertatzen da ideia bakoitza ulertzeko, alderdi teorikotik eta praktikotik azaltzen baita eta, hartara, bi gauza lortzen baitira aldi berean: gaiari buruz aurrez dakiguna finkatzea, eta dakigun horri eduki berriak gehitzea, eskolan parte hartzeko gaitasun profesionala indartzeko balio dutenak, onarturik «berez, irakastea, ikastea eta ebaluatzea banandu ezin diren hiru prozesu» direla.

Azaltzen diren gakoek honelako galderei erantzuten laguntzen dute:

- Zergatik pentsatu ebaluazioaren helburu nagusia ikaskuntzaren emaitzak erakustea dela, eta ez ebaluazioa ikaskuntza bultzatzen duen eta kalitate handiagokoa izan dadin laguntzen duen jarduera dela?
- Zergatik transmititu ikasleei akatsak «zerbait txarra» direla, ezkutatu beharreko zerbait, eta ez transmititu ikastea akatsok gainditzea dela eta, beraz, ona dela akatsak adieraztea?
- Zergatik sinetsi erantzun itxiko galderak dituzten probek informazio objektiboagoa ematen digutela ikasleen ikaskuntzaz, erantzun irekiko galderak dituztenek baino?
- Zergatik ez pentsatu kanpo-ebaluazioko probak tresna onak izan daitezkeela ikasgelako gure lana bideratzeko, eta pentsatu baliagarritasunik batere ez duten kontrol-tresnak besterik ez direla?...

Eusko IkaskuntzaAsmozEusko Media