Banatu

  • del.icio.us
  • zabaldu
  • aupatu
  • meneame
  • digg

Artikulua interesgarria iruditu bazaizu, lagun iezaiguzu berau ezagutzera ematen

Zure iritzia / Su opinión

Parte har ezazu

Sariak

  • Artetsu Saria 2005

    Arbaso Elkarteak Eusko Ikaskuntzari 2005eko Artetsu sarietako bat eman dio Euskonewseko Artisautza atalarengatik

  • Buber Saria 2003

    On line komunikabide onenari Buber Saria 2003. Euskonews y Media

  • Argia Saria 1999

    Astekari elektronikoari Merezimenduzko Saria

Hipoxiako aldizkako estimuluen erabilgarritasuna alpinismoan

Aritz URDAMPILLETA OTEGUI, Jarduera Fisiko eta Kirolerako Zientzietan lizentziatua. Errendimendu Altuko Kirolean Masterra (COE). Fisiologían Ikasketa Aurreratuen Diploma. Nutrizio eta Kirolerako Aholkularia, Ergoactiv zentrua

Medikuntza alorrean aurrerapenak egin ahal izateko mendi garaiak eta bertan ematen diren aldaketa fisiologikoak laborategi natural moduan erabili dira. Alpinismoan altuera dela eta “altuerako gaitzaren” sintomak nabariak dira, eta egoera okertuz gero buru edo biriketako edema batek heriotzara eraman gaitzake. Hau dela eta mendi garaietara igotzeko, eta altuerako gaitza ekiditeko, hipoxiako aldizkako estimuluen erabilera geroz eta erabiliagoa da egungo mendizale profesionaletan.

Gaiaren egungo egoera

Mendizaletasuna Euskal Herrian biziki preziatua izan da eta egun ere arrakasta eta mundu mailako errekor oparoenak mendian lortu dira, Juanito Oiartzabal eta Edurne Pasabanen lorpenak besteak beste.

Geroz eta jende gehiago da mendi garaietara bidaiatzera ausartzen direnak, eta azken urteotan Aconkagua (6962m) edo Kilimanjaro (5895m) bezalako mendi garaietara irteerak nabarmen handiagotu dira. Hala ere, mendi hauek igotzera animatzen diren mendizale edo turistaa ausart asko ez daude mendi garaiek dakartzaten egoeretara ohituta, ondorioz “Altuerako Gaitza” (AG) delakoaren sintomak pasatu ohi dituzte eta hau gutxi ez balitz, birika zein buruko edema jasateko arriskuak nabarmen handiagotzen dira egoera honetan, AG a buruko edemaren aurrekarietako bat dela egiaztatu baitute (Shoonman, 2008).

Roberto Rojo Gorri, Gashembrum II-ko gailurrerako bidean

Roberto Rojo “Gorri”, Gashembrum II-ko gailurrerako bidean, 7650m-ra. Goiko kampamendura (6100m) 3 aukeratan bakarra igotzean lortu zuten, kanpamendu basean 12 egun egon ostean. Hipoxiako Aldizkako Estimuluen eraginez baliatu ziren egoerari aurre egiteko.

Egoera hauek ekidin nahian bidaia hauek egin aurretik, Pirineoetara irteerak handiagotzen dira, hala ere, mendi zoragarri hauen orografia zein altuera mailak ez dira nahikoa, 5500 m-tik gora gorputzean eman daitezkeen aldaketetara egokitzeko.

Altuerako Gaitza akutua bada ere, gaixotasun bat dela esan daiteke, ondorengo sintomak dituelarik: buruko mina, anorexia, botalarria, nekea, zorabioak eta logabezia (Dumont, 2000), sintomok egoera fisiko ona zein osasun egoera egokietan ere ematen dira, altuera garaietara igotzerakoan. Sintoma hauek mendi garaietara igotzen hasi eta 6-10 orduetara ematen dira (Hackett eta Roach, 2001) eta sintoma gogorrenak 2-3 egunetara ematen dira (Peacock, 1998), batez ere altueran 3000-4000 m-tik gora lo egiten bada.

Sintomok dituztenen eragite maila aldakorra den arren, altua da, 4000-5900 m bitarteko altuera mailetan % 67-ak pairatzen baititu sintoma hauek (Dumont, 2000, Wagner, 2006). Arrisku maila: igotzen den altuera, igoera abiadura, aurretik mendi garaietan izandako esperientzia eta norbanakoaren berezko egokitzapen gaitasunaren araberakoa da (Schneider, 2002), arriskua handiagoa delarik itsaso mailarekiko 500 m- tik behera bizi direnentzat.

Sintomei kasurik egin ez eta altueraz igotzen jarraitu edo egoera hau asko luzatuz gero, gizakiaren bizitza arriskuan jar dezaketen bi gaixotasunetara eraman gaitzake egoerak, altuerako buru eta biriketako edemara hain zuzen ere (Peacock, 1998).

Gure inguruko mendizale profesionaletan ere ikusi ditugu kasuak altueraren ondorioz kontzientziaren nahasteak bizitza jokoan jartzea ekarri dutenak. Era honetan 2008ko Maiatzaren amaieran Carlos Pauner-ek Loche-ko gailurretik 200 metrora buelta ematearen arrazoi nagusia izan zen. Buruko edemaren aurrean buelta emateko gaitasuna izan eta oxigenoterapiarekin bizirik irtetea lortu zuen. Mendian eman ohi diren heriotza gehienak buru zein biriketako edemen ondorioz gertatu ohi dira, hor daukagu Maiatzaren 24an Anapurna igotzear zegoela Iñaki Otxoa mendizale nafarraren heriotza, 16 urtez Himalaiako mendietan ibili arren buruko eta biriketako edemek gainditu zuten, 7400 m-ra 6 egun pasa ostean. Hau dela eta aurrez sistema organikoak prestatuz gero, justu mendi garaietara joan aurretik egoera hauek bertan ematea ekidin ahalko izango zen.

Altuerako Gaitzaren prebentziorako aklimatazio estrategia ezberdinak egin ohi dira, zenbait medikamentu ere erabili dira, batzuek beraien bigarren mailako efektuak dituztelarik (Dumont, 2000). Aklimatazio progresibo bat egitea gomendatzen da, “altueran ibili edo entrenatu eta behean lo egiteko” teoria defendatzen da. 3000m-ra lo egin ostean, ez da komeni eguneko 300-500 m baino gehiagora lo egitea (Peacock, 1998). Mendi garaietara gehien igo diren mendizaleak edo 7000m-tik goragoko mendiak igo dituzten mendizaleak, hoberen aklimatatzen direnaren inguruko ikerlanak ere aurkitu dira (Pesce, 2005).

Hipoxiako aldizkako estimulua sortzeko sistema eta erabilera alpinismoan

Egungo teknologia aurrerapenekin altuera garaietara desplazatu gabe ere hipoxiako estimulua jasotzeko aukera dago (airean dagoen O2% jaitsiaz), eta honek asko erraz ditzake mendizaleek mendi garaietan izan ditzaketen osasun arazoak.

Hipoxia egoera era ezberdinetara lortu daiteken arren (modu kimikoak erabiliz nitrogenoa gehituz...), metodo fisikoen bitartez lorturikoa izan daiteke aproposena, itsaso mailako presio atmosferikoan (normobaria), airean dagoen O2% jaitsiaz lortzen da eta ez du tenperatura, hezetasun maila, ez aire hipoxikoaren CO2 igoera eragiten.

Hipoxiako denda (GO2Altitude)

Hipoxiako denda (GO2Altitude). 2010 ean, “Hipoxiako estimuluen erabilera Altuerako Gaitza ekiditeko” erabilitakoa, Aritz Urdampilletaren ikerketan. Gashembrum eko espedizio Gasteiztarrak erabili zuena urte beran.

Sistema hauek, hala nola denda hipoxiakoak, segurtasun modura pulsioximetro bat eraman ohi dute, hemoglobinaren oxigeno saturazio maila kontrolatzeko (SaO2%). Honela hipoxiako denda hauek, entrenamendua altuera jakin batera egin nahi duenaren oxigeno saturazio minimoa, sistemaren kontroladorean sartzea ahalbidetzen du, honela saturazio maila hemendik jaitsiz gero dendan O2 kontroladoreak, O2 % igoko du.

Honela sistemak ondorengo materiala beharrezkoa du: hipoxiako denda berezia, konpersoarea (hipoxia egoera sortzeko), kontroladorea (oxigeno maila zehatzak mantentzeko) eta pulsioximetroa (pertsonaren odoleko hemoglobinaren oxigeno saturazio maila kontrolazteko).

Aireko O2% jaitsi ahala (itsaso mailan %20 eko oxigeno kontzentrazioa dago), gizakion hemoglobina saturazio maila ere jaitsi egiten da (HgSat normala 97-98% bitartean, estimulu hauek 80-85%-era jaitsiaz egin ohi dira, normalean 4000-4500metriko altueran, atsedenaldian eman ohi diren oxigeno saturazio mailak.

Lekua Fasea Altuera (m) Mendizale kopurua SaO2%
Aneto Gailurra 3404 4 86,9,9 ±3,4
Mulhacen Gailurra 3482 5 85,8 ±1,8
Plaza de mulas (Aconcagua) Iritsiera Kanpam. Basea 4300 8 85,0 ±4,3
Plaza Canadá (Aconcagua) Lehenengo neurketa 5000 8 79,2 ±7,7
Nido de Condores Lehenengo neurketa 5250 8 74,2 ±6,5
Berlin Lehenengo neurketa 6000 6 68,0 ±9,3
Berlin Lotarakoan 6000 6 55 ± 6,4
La canaleta Gailurrera biedean 6500 4 68,0 ± 9,5
Aconcagua Gailurrean 6962 2 85,0 ± 2,8*
Plaza de mulas (Aconcagua) 10 egun ostean Kanpam. Basea 4300 8 90,4 ±2,8
1 Taula: Espainiako mendi garaienetan eta Aconcagua (6962m) ra eginiko espedizioan harturiko oxigeno saturazioak (SaO2%)(Urdampilleta, 2004).
*Hiperbentilazioa ematen delako.

Aldizkako hipoxia estimuluak jasotzeak dakartzan onurak, mendi garaietara igo aurretik, frogatzeko saiakerak egon dira (Rodriguez, 1999, Richalet, 1992), baina saiakera hauek protokolo ezberdinekin egin dira, hau da, aldizkako hipoxia pasiboa erabili da (kamara hipobarikoetan lo edo siesta egitea). Honetarako 2500-2800 m. bitarteko altuerak erabili dira, ondorio esanguratsuak atera gabe. Hala ere, badira ikerketak 4000 m-tik gorako aldizkako hipoxiako estimuluak jasoaz, altuerarako egokitzapena hobetu eta altuerako gaitza ekiditea lor daitekeela dioten ikerketak (Muza, 2007; Stephen, 2010). Egun ildo hauek jarraitzen ari dira, mendi garaietara doazen turista edo mendizaleen aurretikako prestaketa eta altuerako gaitza eta honen ondorioak gero mendian ekiditeko asmoz.

Egun, Euskal Herrian ere, Bartzelonan bezala, aldizkako hipoxia egoera handiagoetan entrenatzeak altuera garaitara doazen mendizaleengan izan ditzaken onurak ikertzen ari dira (Osasunkirol zentruan, Hondarribian; Josetxo Aramendi eta Ergoactiv zentruan Gasteizen; Aritz Urdampilleta) eta 4500 metroetara lo egietarakoan altuerako gaitza ekidin dezaketela frogatu da (Urdampilleta 2010, publikatu gabeko datuak). Mendizale zein turistetan kitzikapen hauek izan ditzaken abantailak oso handiak izan badaitezke ere, oraindik gai honen inguruan ikerketa gehiagoren beharra nahitaezkoa da.

Erreferentzia bibliografiko aipagarrienak

Dumont L., Mardirosoff C., and Tramer M.R. (2000). Efficacy and harm of pharmacological prevention of acute mountain sickness: quantitative systematic review. BMJ. 321:267– 272.

Hackett PH, Roach RC. High-altitude illness. New Engl J Med 2001;345:107–14.

Muza SR. Military applications of hypoxic training for high-altitude operations Medicine Science Sports Exercise 2007;39(9):1625-31.

Pesce C, Leal C, Pinto H, Gonzalez G, Maggiorini M, Schneider M, Bartsch P. “Determinants of acute mountain sickness and success on Mount Aconcagua (6962 m)”. High Alt Med Biol 2005; (6):158-166.

Schneider M, Bernasch D, Weymann J, Holle R, Bartsch P. “Acute mountain sickness: influence of susceptibility, preexposure, and ascent rate”. Med Sci Sports Exerc 2002; (34):1886-91.

Stephen R, Muza B, Beidleman A, Fulco FS. Altitude Preexposure Recommendations for Inducing Acclimatization. Hight Altitude Medicine vs Biology 2010;11(2):87-92.

Wagner D R, Fargo J D, Parker D, Tatsugawa K, Young T A. “Variables contributing to acute mountain sickness on the summit of Mt Whitney”. Wilderness Environ Med 2006; (17): 221-8.

Irakurleen iritziak:

comments powered by Disqus
Eusko IkaskuntzaAsmozEusko Media