2004. urteko otsailaren 18an Gipuzkoako Diputazioak Juan Perez de Lazarraga arabarraren XVI. mendeko eskuizkribua erosi zuen

Lazarraga 1547 edo 1548 urtean Larrean (Araban) jaiotako euskal idazlea. Larrea udalerriko Lazarraga dorretxeko jauna izan zen.

XVI. mendetik iritsi zaizkigun euskarazko testu bakarretakoa dugu, eta Hego Euskal Herriko zaharrena. Aurkikuntza oso garrantzitsua da euskal hizkuntzalaritzaren aldetik. Izan ere, Arabako euskalkiaeta mendebaleko euskararen historia argitzeko tresna ezin hobea da, inoiz dokumentatu gabeko adizki eta hitzak baitakartza. Halaber, Euskal Herria (eusquel erria) izena dakarren lehen idazkia dugu Lazarragarena; hiru aldiz ageri da eskuizkribu osoan.

Lazarragak 1567tik 1602ra bitartean idatzitako lanak biltzen dituen dokumentua da, artzain nobela batek (Silbero, Silbia, Doristeo ta Sirena) eta poema nahiz kanten bilduma batek osatua. Guztira 51 orri dira eskuizkribuan (111.000 karaktere inguru, 52 orrialde estandarren parekoa edo), gehienak euskaraz idatziak (% 88 inguru), eta gainerakoak gaztelaniaz idatziak; baina pleguak ez daude osorik, eta gutxienez beste hamasei orri galdu dira ezagutzen dugun zatian, gehi aurretik izan zitezkeenak, eleberria in media res hasten baita.

Argitaratu denaren arabera, Borja Aginagaldek aurkitu zuen, Madrilgo zaharki-salerosle batenean; Gipuzkoako Foru Aldundiak erosi zuen, eta 2004ko otsailaren 18an aurkeztu zuen jendaurrean.Gipuzkoako erakunde horrek Arabako Foru Aldundiarekin duen hitzarmen bati esker, eskuizkribua Gasteizko BiBat Museoan dago.

Laguntzaileak
Gipuzkoako Foru AldundiaEusko Jaurlaritza
Eusko IkaskuntzaAsmozEusko Media