Euskonews-en zure iritzien berri izan nahi dugu. Bidal itzazu!
Euskonews aldizkarian parte hartu nahi al duzu?
Arbaso Elkarteak Eusko Ikaskuntzari 2005eko Artetsu sarietako bat eman dio Euskonewseko Artisautza atalarengatik
On line komunikabide onenari Buber Saria 2003. Euskonews y Media
Astekari elektronikoari Merezimenduzko Saria
Egilea: Anthony E. J. Morris
Argitaletxea:UPV/EHU, 2010
Orrialde kopurua: 452
ISBN: 978-84-9860-457-3
Ezaugarriak: Hiri-formaren historia industria iraultza arte liburua jatorrizkoaren
hirugarren edizioa da. Edizio horretan, aurreko argitalpenak hedatu
eta berrikusi dira, hirien garapenaren nazioarteko historia azalduz,
hasiera-hasieratik industria iraultzara arte. ongi errotutako liburu
honek aurreko bi edizioetako informazio-maila altuari eusten dio, eta
5.000 urte inguruan hiriek izan duten jardueraren emaitza fisikoak
deskribatzen ditu. Hazkunde organikoko hiri “planifikatugabeen”
kontzeptua azaltzen eta garatzen du, hiri-formaren eragileen arabera
moldatutako hiri “planifikatuei” kontrajarririk.
Edizio berriari bi kapitulu bakarrik erantsi zaizkio. Horietako bat
Ekialde Hurbileko hiri islamikoei buruzkoa da, kultura islamikoaren
jatorritik hasi eta historian izan duen bilakaera arte. Bestea luze eta
zabal ari da Espainiari eta beraren inperioari buruz, eta han azaltzen
ditu Errenazimentuko hirigintzaren ezaugarri orokorrak, Espainiak
latinoamerikan zuen inperioaren jatorri hiritar eta soziala eta hango
hirien sorrera eta hasierako garapena.
Testuan zehar iturri askotako irudi ugari daude, hala nola hirien
agiri kartografikoak, airetik ateratako argazkiak eta beste argazki
batzuk, jatorrizko marrazkiak eta autoreak egindako hainbat marrazki
eskematiko. Gaur egungo eta beste garai batzuetako idazleen hainbat
aipu osagarri daude, besteak beste, hiri islamikoetara bidaiatu zuten
lehenengoetariko europarrenak.
Hiri-formaren historia industria iraultza arte liburua oso
gomendagarria da hiri-plangintza, hiri-geografia eta historia edo
paisaiaren arkitektura ikasten ari diren ikasleentzat, bai graduatu
aurreko eta graduatu ondorengoentzat, bai hortik aurrerakoentzat.
Hirien historia ezagutzeko gogoz dauden irakurleentzat eta oporlekuaren
historia zehatza ezagutu nahi duten turistentzat ere,
informazioa argigarria eta ulergarria izango da.