Anjel Goenaga Gorriti idazlea 1915eko martxoaren 1an jaio zen Zegaman

Jesuiten Lagundian egin zituen ikasketak Tournai eta Marneffren (Belgika), baita Oñan (Burgos) ere. 1945. urtean apaiztu zen.

Irakaskuntzan aritu zen Bilboko Indautxu auzoan eta Kanariar irletan. Filosofian lizentziatu zen Bartzelonan.

Iruñea eta Donostian aritu zen maisu. Zabalegi eskolan eta Deustuko Unibertsitatearen Donostiako egoitzan etika eman zuen.

Sei urte igaro zituen AEBn, Columbia eta Syracusako unibertsitateetan literatura irakasten.

Jesusen Biotzaren Deia eta Zeruko Argia aldizkarietan idatzi ohi zuen.

EUTGko filosofia sailaren Dekanotza hartu zuen Ameriketatik itzultakoan.

rahego

Argazkia: rahego

Laguntzaileak
Gipuzkoako Foru AldundiaEusko Jaurlaritza
Eusko IkaskuntzaAsmozEusko Media