Euskonews-en zure iritzien berri izan nahi dugu. Bidal itzazu!
Euskonews aldizkarian parte hartu nahi al duzu?
Arbaso Elkarteak Eusko Ikaskuntzari 2005eko Artetsu sarietako bat eman dio Euskonewseko Artisautza atalarengatik
On line komunikabide onenari Buber Saria 2003. Euskonews y Media
Astekari elektronikoari Merezimenduzko Saria
Egilea: Jesús M. Larrazabal (Zuz.)
Argitaletxea: UPV/EHU, 2011
Orrialde kopurua: 134
ISSN: 1577-9424
Ezaugarriak: Gogoa, Euskal Herriko Unibertsitateko Hizkuntza, Ezagutza, Komunikazio
eta Ekintzari buruzko aldizkaria da, euskaraz, urtean bitan argitaratuko dena.
Gogoak diziplinarteko izaera du: Hizkuntza, Ezagutza, Komunikazio eta
Ekintzari buruzko ikerkuntza bultzatzen du, bereziki logika, matematika,
hizkuntzalaritza, psikologia, filosofia, informatika eta adimen artifizialetik
datozen teoria eta metodoak bat ekartzen saiatuz.
Gogoak, beraz, filosofo, logikari, hizkuntzalari, psikologo, matematikari,
adimen artifizialeko aditu eta ezagutzari buruzko teoriagile sozialen lanak jasoko
ditu. Ez dago beste modurik diziplina anitzeko adituen elkarlana baizik
Hizkuntza, Ezagutza, Komunikazioa eta Ekintza behar bezala aztertzeko.
Gogoa 9 (2) 2009ko urria:
Zabal-zehatz begiratuz:
— Argumentazioaren teoriaren historia (Pello Huizi).
Artikuluak:
— Ironiaren kritika (Joana Garmendia).
— Nortasunaren nahaste saiheskaria eta Arthur Schopenhauer (Mikel
Haranburu, Joana Esteve, Nekane Balluerka eta Arantxa Gorostiaga).
— ‘Omen’ partikularen azterketa semantikoa eta pragmatikoa (Larraitz
Zubeldia).
Ohar kritikoa:
— Matematikaren ikuspegi kategorialetik Gorpuztutako Matematikaren
ikuspegira (Alain Ulazia).
Liburu kritika:
— Mainstream and formal epistemology (Vincent F. Hendricks) (Xabier
Arrazola).
Aurkezpen laburrak