Zure iritzia / Su opinión

Parte har ezazu

Sariak

  • Artetsu Saria 2005

    Arbaso Elkarteak Eusko Ikaskuntzari 2005eko Artetsu sarietako bat eman dio Euskonewseko Artisautza atalarengatik

  • Buber Saria 2003

    On line komunikabide onenari Buber Saria 2003. Euskonews y Media

  • Argia Saria 1999

    Astekari elektronikoari Merezimenduzko Saria

Euskararen Historia Soziala (EHS). Argibide bibliografikoak

Egilea: Joseba Intxausti
Argitaletxea: Euskaltzaindia, 2011
ISBN: 978-84-95438-68-3

Ezaugarriak: Liburua Joseba Intxausti ohorezko euskaltzainak paratu du, eta Etxeberri bilduma berriaren lehen zenbakia da. Etxeberri bilduman (EHS) euskararen historia soziolinguistikoari buruzko lanak —agiriak eta ikerlanak, idazlan berriak eta lehendik sakabanatuta daudenak— bilduko dira.

Euskaltzaindia Euskararen Historia Soziala (EHS) egiten ari da, eta horretarako sortua du Mikel Zalbide euskaltzainak zuzentzen duen Joanes Etxeberri egitasmoa. Hala bada, Euskararen Historia Soziala (EHS). Argibide bibliografikoak argitalpenaren helburu nagusia EHS ezagutu ahal izateko eskura dauden argitalpenak aurkeztea izan da, liburuak eta artikuluak bilduz. Orotara, 4.440 erreferentzia jasotzen ditu liburuak, hizkuntzaren historia sozial orokorrera hurbiltzeko bibliografia hautatua eskaintzen duelarik: 1.657 liburu, 1.955 artikulu eta 828 hitzaldi edo liburu-kapitulu. Euskararen iragan soziala ezagutu eta arakatu nahi dutenentzat pentsatuta dago argitalpena, eta bereziki ikertzaile eta ikertzaile-gaientzat egin da bilketa hau. Batez ere, ikertzaile gazteak izan ditu gogoan Euskaltzaindiak.

Izaskun Etxebeste eta Koro Segurola Euskaltzaindiko teknikariek ere lan egin dute liburu honetan.

Laguntzaileak
Gipuzkoako Foru AldundiaEusko Jaurlaritza
Eusko IkaskuntzaAsmozEusko Media