Katalina Eleizegi Maiz.
Euskal antzerkigile gipuzkoarra. Osasun arazoak izan zituen beti, baina horrek ez zion Katalina Elizegiri euskararen alde lan egiteko gogoa gutxitu. Maistra zen ikasketaz eta hainbat tokitan irakasle aritu ondoren Lizarran hil zen 1963ko azaroaren 19an.
Maistra ikasketak amaitu ondoren hasi zen antzerki lanak idazten. Horien atean: Donostiako Euskal Jaietako saria irabazi zuen Garbiñe (1916); Loretti (1917); Yatsu, (1934) eta oraindik argitaratzeko dagoen Catalina de Erauso-ren biografia.