Euskonews-en zure iritzien berri izan nahi dugu. Bidal itzazu!
Euskonews aldizkarian parte hartu nahi al duzu?
Arbaso Elkarteak Eusko Ikaskuntzari 2005eko Artetsu sarietako bat eman dio Euskonewseko Artisautza atalarengatik
On line komunikabide onenari Buber Saria 2003. Euskonews y Media
Astekari elektronikoari Merezimenduzko Saria
Egileak: Maider Garcia de Vicuña, Iratxe Porras, Emaize
Argitaletxea: Erein, 2010
Orrialde kopurua: 352
ISBN: 978-84-9746-641-7
Ezaugarriak: Liburu honen bidea duela sei urte hasi zen, Xirika gazte aldizkariak EMAIZE Sexologia Zentroko sexologoei, Xirri eta Irri atalean astero sexualitatearen inguruko idatzia egitea proposatu zigunean.
2004ko martxoan hasi ziren Iratxe Porras eta Maider García de Vicuña artikulu hauek lantzen, tamalez Xirika desagertu zen arte, 2008ko udan. EMAIZEn urte hauetan zehar egindako lana balio handikoa izan da, sexualitatea bere osotasunean landu baitzen.
Sexologiaren helburu nagusia, bakoitzak bere burua ezagutu, onartu eta modu positiboan adierazten ikastea da. Eta hori bera da liburu honen xedea: sexualitatearen ideia zabala zuekin partekatzea, sexualitateen aniztasuna ulertuz eta onartuz.